Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gaixotasunen eta horiekin lotutako osasun-arazoen nazioarteko sailkapen estatistikoa (edo Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, GNS-10) eritasunak sailkatzeko irizpideak edo kodeak eskaintzen dituen Munduko Osasun Erakundeak paratutako nazioarteko sailkapena da. Ingelesez argitaratzen da International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems (ICD-10) izenpean, azken berrikuste nagusia 1992an izan zelarik. Euskal Herrian UZEIk euskaratu zuen eta 1996an argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak. Sarean eskuragarri aurki daiteke .txt formatuan.
Remove ads
Sailkapena
Remove ads
Oharrak
Euskaraz 1996an argitaratutako GNS-10ren itzulpena erabili da artikulu honetan. Hizkuntza eta bereziki lexikoari dagokionez ahalik eta aldaketa murritzenak egin dira 96eko itzulpenari fidelen manten dadin. Egon daitezkeen ezberdintasunak ortografiari (eta zenbaitetan lexikoari) dagozkie soilik eta sailkapena Hiztegi Batuak jasotako adierei doi dadin egin dira (adib. inmunologia beharrean immunologia).
Egindako zenbait aldaketa:
- trastorno beharrean Hiztegi Batuan agertzen den asaldura erabili da.
- external causes kasu guztietan kanpo arrazoi bezala itzuli da eta ez kanpoko arrazoi, kanpo (ko) kausa, etab. bezalaxe.
- anormalitateak beharrean anormaltasunak (Hiztegi Batua).
- Jaiotinguruko denboraldian beharrean jaiotza inguruko denboraldian erabili da, perinatal Elhuyar Hiztegian agertzen den arren Hiztegi Batuak jasotzen ez duelako eta Euskaltermen adiera nagusia jaiotza inguruko denboraldia baita.
- puerperium itzultzeko erdiberriaroa erabili beharrean puerperioa erabili da, lehena ez baita Hiztegi Batuan zein Elhuyar hiztegian jasotzen, puerperioa ordea ohikoa da hizkuntza teknikoan eta Elhuyarrek jasotzen du.
- genito-urinarioko beharrean genitourinarioko erabili da eta muskulo-eskeletikoaren ordez muskulu eskeletiko.
- Trastorno mentalak ordez Hiztegi Batuan jasotzen den buru-nahasteak erabili da.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads