Gartzia Ramiritz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gartzia Ramiritz (c. 1046 – 1086ko uztailaren 17a) aragoiar elizgizona izan zen.
Gurasoak Ramiro I.a Aragoikoa eta Ermesinda Bigorrakoa zituen. 1068ko agiri batean infante deitua izan zen. 1076an Aragoiko gotzain (Jakako elizbarrutia ezarri baino aurrekoa) eta 1078an Iruñeko gotzain bihurtu zen. Orduko zuzenbide kanonikoak jarleku biak mantentzea galarazi arren, Gartziak karguak mantendu zituen[1]. Antso V.a bere anaiak erromatar erritu bultzatu zuen bere erresuman kleroaren aurkaritza izanik. Litekeena da Gartzia apezpikuak erregearen aurka egiteagatik 1082an kargu biak galtzea[2]. Antsa Ramiritzek, Aragoiko kondesa, ordezkatu zuen[3].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads