Sodio kloruro
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sodio kloruroa edo gatz arrunta NaCl formula duen konposatu kimikoa da. Naturan halita mineral gisa edo hainbat disoluziotan agertzen da, itsasoan kasu. Halaber, itsasoaren gazitasunaren eragile nagusia da eta hainbat organismoren jariakin extrazelularra da. Orokorrean jaki edo kontserbante bezala erabiltzen da.
- Artikulu hau elikagaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gatz».
Remove ads
Beste nomenklatura kimikoak
NaCl era ezberdinetan izenda daiteke, nomenklatura kimikoaren arabera. Nomenklatura sistematikoan sodio monokloruro izango litzateke, Stock-en nomenklaturan sodio (I) kloruroa eta nomenklatura tradizionalean sodio kloruro edo kloruro sodikoa. Era berean, izen arruntak ere baditu, gatza edo gatz arrunta kasu.
Lorpena

Gatz arrunta lortzea ez da batere zaila edo garestia, orokorrean gatzagatan egiten da, ur gaziak desbideratzen. Itsasoko ur edo beste motatakoa sodio klorurodun urak desbideratzen dira eta plataforma edo lur eremu itxietara eramaten da, metro inguruko sakontasuneko aintziratxoak sortuz. Ura lurruntzean, sodio kloruroa prezipitatu egiten da, eta gero jaso. Ondoren tratamendu ezberdinak ematen zaizkio, kontsumorako gai izan dadin.
Remove ads
Eraginak
Kantitate handietan hartzean oso toxikoa izan daiteke bai animalia bai landareentzat. Zelulen lisia ekar dezake. Kantitate normaletan hartzean denbora luzean iraitz sisteman arazoak ekarriko luke.
Ukipenari begira, larruazala sumindu daiteke, baita begiak ere. Era berean, inhalazioak sudur konduktuen narritadura larria ekar dezake kantitatean handiak badira.
Propietate fisiko-kimikoak
Propietate fisikoak
- Agregazio egoera giro tenperaturan: Solidoa.
- Itxura: Koloregabea; hala ere zuria edo zurixka agertu daiteke kristalak final baldin badira.
- Dentsitatea: 2200 kg/m3; 2,2 g/cm3.
- Masa: 58,4 u.
- Fusio puntua: 1.074 K (801 °C)
- Irakite puntua: 1.738 K (1.465 °C)
- Egitura kristalinoa: Kristal kubikoak
Propietate Kimikoak
- Uretan disolbagarritasuna: 35,9g/100 mL ur
- KPS: 37,79 mol2
- Erlazionatutako konposatuak: Potasio kloruroa (KCl)
Termokimika
- ΔfH0gas: -181,42 kJ/mol
- ΔfH0likido: -385,92 kJ/mol
- ΔfH0solido: -411,12 kJ/mol
- S0gas, 1 bar: 229,79 J·mol-1·K-1
- S0likido, 1 bar: 385,06 J·mol-1·K-1
- S0solido: 72,11 J·mol-1·K-1

Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
