Genova
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Genova[1] (lehen, Genoa, italieraz Genova, genoveraz Zena) Italiako Liguria eskualdeko hiriburua eta hiririk handiena da, 558.745 biztanlerekin. 2015ean Genovako Eskualde Metropolitarrak 855.834 biztanle zituen[2], eta Italiar Riviera eskualde zabalagoan milioi eta erdi biztanle. Genovako golkoan eta Liguriako itsasoan Genova beti izan da Mediterraneoko porturik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun Italiako eta Mediterraneoko porturik garrantzitsuena da eta Europar Batasunako hamabigarren handiena[3].
Genoa zazpi mende baino gehiagoz, XI. mendetik 1797ra arte, itsas errepublika boteretsuenetako baten hiriburua izan zen[4]. Batez ere XII. mendetik XV. mendera arte, hiriak Europako merkataritzan paper nabarmena izan zuen, kontinenteko itsas potentzia handienetako bat eta munduko hiririk aberatsenetako bat bihurtuz[5][3]. Petrarcak Superba ("harroa") ere deitu zion, itsasoetan zituen loriengatik eta monumentu harrigarriengatik[6].
Remove ads
Geografia
Klima
Barrutiak
Remove ads
Historia
K.a. III. mendean Genua Erromaren aliatu izan zen. Gerora, Genoa (K.a. 200), heruloen, godoen, bizantziarren eta lombardiarren esku egon ondoren, Karlomagnok hartu zuen.
XI. mendean, Pisako herritarrekin bat eginda, musulmanen kontra borrokatu ziren genoarrak, eta Sardiniatik bota zituzten. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen hiriak. Guelfoen eta gibelinoen arteko gerran familia handien arteko borrokak izan ziren bertan. Gurutzadetan Sortaldean eta Konstantinoplako inperioan lurralde berriak eskuratu zituen hiriak. 1261ean Venezia menderatu zuen, eta 1284. urtean Pisa, Korsika eta Sardinia. Veneziaren etsai izaki, Migel VIII.a enperadoreak merkataritzara abantaila handiak lortu zituen Esmirnan eta Konstantinoplan (1261).
Merkatu gehiago eskuratu zituen Egeo itsasoan XV. eta XVI. mendeetan, era horretan Itsaso Beltzean salerosketan aritzeko bideak irekiz. 1376etik 1381era Chioggiako gerra izan zuen Veneziarekin, eta honek kendu zion Genoari itsasoko nagusigoa. Konstantinopla erori zenean (1453) Sartaldeko lurraldeak galdu zituen, eta merkataritza ere gutxitu zen. Andrea Doriak 1528an Karlos V.arekin hitzarmena egin eta konstituzio berria ezarri zion hiriari.
Luis XIV.aren aginduz bonbardatua izan zen 1684an, eta austriarren mende geratu zen 1746an. 1796an Frantziak hartu eta Liguriako errepublikako hiri bihurtu zen 1797an.
1805ean Frantziari itsatsita zegoela, 1815eko Vienako Batzarrak Piemonte-Sardiniari eman zion Genoa; 1861ean Italiako erresuman sartu zen.
Remove ads
Ekonomia
Italiako portu nagusia da eta Europako garrantzitsuenetako bat, Piemonteko eta Lonbardiako irtenbide naturala baita. Horrez gainera, ontziolak, burdindegiak, petrokimika industriak eta findegiak daude.
Ondasun nabarmenak

Antzinako hirian Errenazimentu garaiko jauregi bikainak ditu, gaur museo bihurtuak: Erregearen jauregia (1650), Pallavicini, Jauregi Gorria, Jauregi Zuria eta udaletxea. Elizak: Deikundekoa, 987an egina eta 1307an eraberritua, San Joan Bataiatzailearen kapera bikaina barruan duena; Santa Maria de Carignano (1100), San Donato, San Mateo eta San Esteban. Hortaz, hauek dira Genovako ondasun nabarmenak:
- Portu Zaharra edo Porto Antico, Renzo Piano arkitektoak eraldatua. Bertan Aquariuma dago, Europako handiena
- Lanterna itsasargia, 117 m ditu eta XVI. mendekoa da, oraindik funtzionatzen duen munduko zaharrenetarikoa
- Palazzo San Giorgio
- Loggia dei Banchieri Burtsa zaharra
- Duomo di San Lorenzo katedrala, bertan Joan Bataiatzailea lurperatua omen dago
- Palazzo Ducale
- Via Garibaldi edo antzina Strada Nuova, hainbat jauregirekin (Palazzo Grimaldi-Doria Tursi, Palazzo della Meridiana, Palazzo Bianco, Palazzo Rosso)
- Piazza de Ferrari eta Via XX Settembre, bertan dago Aldo Rossi arkitektoaren opera
- Alde Zaharreko kalexkak (i vicoli)
- Staglienoko hilerri monumentala
Remove ads
Kirola
- Genoa CFC, futbol taldea.
- UC Sampdoria, futbol taldea.
Genovatar ospetsuak
- Vittorio Gassman (1922-2000), aktorea.
- Renzo Piano (1937-), arkitektoa.
- Giuseppe Pericu (1937-), alkatea (1997-2007).
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

