From Wikipedia, the free encyclopedia
Georges Léopold Chrétien Frédéric Dagobert Cuvier, Cuvier-eko Baroia, (Montbéliard, 1769ko abuztuaren 23a - Paris, 1832ko maiatzaren 13a) naturalista eta zoologo frantziarra izan zen, Frédéric Cuvier naturalistaren anaia zaharra.
Georges Cuvier | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1818ko ekainaren 4a - 1832ko maiatzaren 13a ← Jean-Armand de Bessuéjouls Roquelaure (en) - André Marie Jean Jacques Dupin →
1808 - 1832 ← René Louiche Desfontaines (en) - Louis Cordier (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Léopold Nicolas Frédéric Cuvier | ||||||
Jaiotza | Montbéliard, 1769ko abuztuaren 23a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Paris, 1832ko maiatzaren 13a (62 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Georges Cuvier (en) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: kolera | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Anne-Marie Duvaucel (en) (1804ko otsailaren 2a - ezezaguna) | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Stuttgarteko Unibertsitatea | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Henri-Marie Ducrotay de Blainville | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa alemana | ||||||
Irakaslea(k) | Johann Simon von Kerner | ||||||
Ikaslea(k) | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | geologoa, paleontologoa, politikaria, zoologoa, ornitologoa, unibertsitateko irakaslea, katedraduna, biologoa, malakologoa, iktiologoa, botanikaria, arkeologoa, filosofoa, antropologoa, idazlea eta naturalista | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Enplegatzailea(k) | Historia Naturalaren Museoa Collège de France (1800 - 1832) | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Royal Society Société Philomathique de Paris (en) Frantses Akademia Academy of Science for Public Utility (en) Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Zientzien Bavariar Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Protestantismoa | ||||||
Anatomia konparatuaren eta paleontologiaren bultzatzailea izan zen. Napoleonen garaian eta Borboien errestaurazio garaian kargu garrantzitsuak izan zituen Parisen, Frantziako Historia Naturaleko Museoan irakasle izendatu zutelarik.
Animaliak beren egitura eta morfologiaren arabera sailkatu zituen lehenengotako zientzialaria izan zen 1817an Regne animal distribué d'après son organisation liburua argitaratu zuenean. Honen arabera animaliak lau talde nagusitan sailkatu zituen: ornodunak, moluskuak, artikulatuak eta erradiatuak.
Paleontologiari dagokionean Cuvierrek ekarpen handia egin zion zientzia honi fosilen inguruko ikerketa ugari eginez. Eboluzioaren erabat aurkakoa zen, fixismoaren defendatzaile sutsua, eta kataklismo jarraituen teoria plazaratu zuen: jainkoak izaki bizidunak sortzen ditu baina saiakera okerra dela uste duenean katastrofe bat sorrarazten du izaki guztiak hil eta berriak sortzeko. Horrela azaltzen zuen fosilen erregistroaren estratigrafia.
Era berean, Cuvierrek uste zuen Lurrak 6.000 urteko adina duela.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Cuvier |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.