Gerry Weil
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gerhard Weilheim —Gerry Weil izen-deiturez ezagunagoa— (Viena, Austria, 1939ko abuztuaren 11 – Caracas, 2024ko azaroaren 16) jazzeko piano jotzailea izan zen. Austrian jaioa, Venezuelan bizi zen 17 urte zituenez geroztik, eta bere bigarren aberritzat zuen Venezuela.
Izen handiko musikaria izan zen Venezuelan, jazz garaikidearen alorrean batik bat. Jazz modernoaren eta Venezuelako bertako musikaren elementuak erabil zituen bere lanetan, eta lan horiek oso ezagunak bihurtu ziren azken urteotan. Ikasketei dagokionez, autodidakta izan zen hasiera batean, eta geroago Berklee College of Music-en ikasi zuen. Venezuelan, Gerry Weil musikaririk emankorrenetarikoa da, eta belaunaldi gazteengan eragin handienetarikoa izan duena.
Remove ads
Diskografia
- 1969: El Quinteto De Jazz
- 1971: The Message
- 1984: Jazz En Caracas
- 1989: Autana/Magic Mountain
- 1993: Volao
- 1999: Profundo
- 2005: Free Play & Love Songs
- 2006: Empatía
- 2006: Navijazz
- 2009: Tepuy
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads