Lipido konplexua, hidrolizatutakoan monosakarido bat edo gehiago eta lipido-molekula bat ematen duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Glukolipidoak edo glikolipidoak gluzidoak dituzten lipido saponifikagarriak dira.
Osaketa berezia dute, izan ere glizerinaren ordez esfingosina izeneko molekula luzea baitute eta honi monosakaridoak eta gantz azido bat gehitzen zaizkio. Antza handia dute esfingolipidoekin, baina glikolipidoak era autonomoan sailkatzen dira, gluzidoak dituztelako haien molekuletan (esfingolipidoek ez). Molekula anfipatikoak dira. Hauek dira beraz osagaiak:
Molekula anfipatikoak dira, zati polar bat (gluzidoa) eta zati apolarra (lipidoa) dutelako. Fosfolipidoen antzeko ezaugarria da hau. Horregatik, haiek bezala, zelula mintzen osagaiak dira. Neuronetan dira bereziki ugariak.
Hiru dira glukolipido garrantzitsuenak:
Hauetaz gain bakterio Gram negatiboetan azaltzen diren lipopolisakaridoak daude, baina erabat bestelako egitura dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.