From Wikipedia, the free encyclopedia
Glukosa formula duen gluzidoa da, "mahatsaren azukrea" izenarekin ere ezagutzen dena. Fruta askotan dago, eta eginkizun garrantzitsua betetzen du landare zein animalien metabolismoan. Gizakiaren odolean eta gibelean agertzen da, odoleko kontzentrazio normala 0,8-1,1 gramo litroko izanik.
Glukosa | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H12O6 |
Konposizioa | oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Mota | aldohexose (en) |
Erabilera | |
Rola | Edulkoratzaile, farmako esentzial eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 50-99-7 |
Gmelin | 17234 |
ChEBI | 83256 |
RTECS zenbakia | LZ6600000 |
DSSTox zenbakia | LZ6600000 |
EC zenbakia | 200-075-1 |
CosIng | 34012 |
MeSH | D005947 |
Glukosa hexosa bat da, 6 atomo karbono duen gluzidoa, alegia. Fruktosaren formula bera du, baina egitura kimiko desberdina (glukosa aldosa baita, eta fruktosa zetosa bat).
Eskuineko irudian glukosaren formula lineala ikus daiteke. Ur-disoluzioan, berriz, hexosa guztiek egituraz aldatzen dute, molekula bereko aldehido eta alkoholaren arteko erreakzioa dela eta. Horrela, molekula barnean hemiazetal bat sortzen da, eta molekulak egitura ziklikoa hartzen du. Haworthen formularen bitartez marrazten dira egitura zikliko hauek.
Glukosa erreserba energetiko garrantzitsua da, animalietan glukogeno moduan eta landareetan almidoi moduan metatzen dena. Zelularen energia-iturri nagusia da, bere katabolismoan izaki bizidunek behar duten energia askatzen baita.
Bakterioetatik gizakiarengana glukosaren bide katabolikoak oso antzekoak dira, bizidun guztien jatorri bera agerian uzten duena.
Glukosaren oxidazio osoa arnasketa aerobikoaren bitartez gauzatzen da. Arnasketaren ekuazioa honako hau da:
Arnasketa aerobikoa hiru etapatan osatzen da: glukolisia, Krebs zikloa eta arnas katea.
Landareen fotosintesiak, aldiz, glukosa sortzen du molekula inorganikoak eta argi-energia erabiliz:
Glizemiak (edo, gaztelaniaren eraginez, gluzemia) glukosak odolean duen kontzentrazioa adierazten du. Glizemia maila normala 0,8 eta 1,1 gr/litroko artekoa da. Gibelak eta areak kontrolatzen dute maila hori. Glukosa glukogeno moduan metatzen da gibelean, eta glizemia maila asko jaisten denean hormona batek (glukagoiak) glukogenoa glukosa bihurtzen du, odolera pasatuz. Aitzitik, gluzemia handia bada pankreak sortzen duen beste hormona batek (intsulinak) glukosa maila jaisten du. Intsulina-gabeziak diabetesa eragiten du, hipergluzemia agertuz.
Glukosak garrantzia biologiko handiko polisakaridoak eratzen ditu. Lehenik eta behin bi glukosazko dimero bat sortzen du eta hau polimerizatzen da polisakaridoak eratzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.