Google Play

From Wikipedia, the free encyclopedia

Google Play
Remove ads

Google Play, Google Play Store edo Play Store bezala ere ezaguna (iraganean Android Market), banaketa digitaleko zerbitzua da, Google konpainiak kudeatua eta garatua. Android sistema eragilea, edo sistema horren deribatuak edo ChromeOS sistema erabiltzen duten gailu ziurtatuentzako aplikazioen denda ofiziala da. Erregistratutako edo baimendutako erabiltzaileei Android garapen softwarearen bitartez garatutako eta Google-ren bidez argitaratutako aplikazioak deskargatzeko aukera ematen die. Google Play komunikabide digitalen denda ere bada, eta liburuak, filmak, musika, telebista-saioak eta bideo-jokoak erosteko eta zenbait kasutan doan deskargatzeko aukera eskaintzen du.

Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...
Google Playren logoa.[1]

2008ko urriaren 22an[2] sortu zen. 2012ko martxoaren 6an, Android Market-ek eta Google Play Music-ek bat egin zutenean, zerbitzuari Google Play izena jarri zioten.

2016an 82.000 milioi aplikazio deskargatu ziren Google Play Store-tik, eta 2017an 3,5 milioi aplikazio baino gehiago argitaratu zituen[3]. Segurtasun-arazo askoren sorburu izan da, software maltzurra onartu eta dendara igo baitute; ondoren, erabiltzaileek deskargatu dute, eta larritasun-maila desberdinetako arazoak eragin dizkie.

2012ko martxoaren 6an, Google-k banaketa digitalerako estrategian aldaketa bat ezarri zuen: Android Market, Google Play Music, Google Play Movies eta Google Play Books marka bakar baten pean bildu, eta Google Play izenarekin merkaturatu zituen.

Thumb
Android sistema eragilearen logoa[4]
Remove ads

Katalogoaren edukia

Android aplikazioak

2009ko martxoaren 17an, Android Market-ek 2.300 aplikazio inguru zituen eskuragarri. Bi urte geroago, 2011ko maiatzaren 10ean, Google-k jakinarazi zuen plataformak jada 200.000 aplikazio baino gehiago zituela eta aplikazioak guztira 4.500 milioi aldiz[5] instalatu zirela.

Informazio gehiago Urtea, Hilabetea ...

2017aren amaieran, Google Play-k 3,5 milioi Android aplikazio baino gehiago zituen [29]. Hala ere, 2024tik aurrera Google-k hainbat aplikazio kendu zituen eta kopuru 1,68 milioira jaitsi zen 2024an [30]. 2017az geroztik, 150 herrialde baino gehiagotako garatzaileek aplikazioak banatu ahal izan dituzte Google Play bidez, nahiz eta herrialde guztiek ez duten ordainketak kudeatzeko aukerarik. Garatzaileek aplikazioaren prezioaren %85 jasotzen dute, eta gainerako %15a banaketa- eta funtzionamendu-gastuetara bideratzen da. Plataformak deskontuak ezartzeko aukera ematen du. Gainera, garatzaileek aplikazioen alfa edo beta bertsioak argitaratu ditzakete, erabiltzaile-talde mugatuentzat. Era berean, erabiltzaileek aplikazioak eta bestelako edukiak aurrez erreserbatzeko aukera dute, eskuragarri egotean jasotzeko. Ordainketari dagokionez, operadore batzuek fakturazio zuzena eskaintzen dute, eta erosketak 48 orduko epean itzul daitezke.

Thumb
Google Play Games

Google Play Jokoak

Google Play Games Android-erako online joko-zerbitzua da, denbora errealean jokalari anitz aritu daitezke, partidak hodeian gordetzeko aukera ematen du, sailkapen taula sozialak eta publikoak ditu, eta jokalarien lorpenak jasotzeko aukera ematen du. 2013ko uztailaren 24an jarri zen martxan eta Android TV-n ere eskuragarri dago.[31]

Thumb
Google Books

Google Liburuak

Google Books[32] PDF eta EPUB formatuetan liburu elektronikoak[33] irakurtzeko aplikazioa da. 2011tik dago erabilgarri eta 44 herrialdetan dago eskuragarri. Android Auto-rekin[34] bateragarria da. Google Play-k bost milioi liburu elektroniko baino gehiago eskaintzen ditu salmentarako. Erabiltzaileek beraien liburu elektronikoak ere, gehienez 1000, igo ditzakete, PDF edo EPUB formatuetan. 2017tik aurrera Google Play Books 75 herrialdetan dago eskuragarri.

Filmak eta telesailak

Google Play Movies & TV eskari peko bideo-zerbitzua da. Filmak eta telesailak erosteko edo alokatzeko aukera eskaintzen du, eskuragarritasunaren arabera.

Google TV

2017ko urtarriletik aurrera, filmak 110 herrialde baino gehiagotan daude eskuragarri, eta telesailak, berriz, Australian, Austrian, Kanadan, Frantzian, Alemanian, Japonian, Suitzan, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan soilik[35].

Google-k 2022ko martxoaren 22an iragarri zuen Google Play-k Play Movies & TV ezabatuko zuela bere dendatik eta 2022ko maiatzetik aurrera Google TVra joango zela [36].

Thumb
Google Play Pass

Google Play Pass

2019ko irailaren 23an, Google-k Google Play Pass jokoen eta aplikazioen harpidetza zerbitzua abiarazi zuen AEBetan[37][38]. 2019ko irailetik aurrera, harpidedunek ez zuten iragarkirik ezta erosketarik ere izango aplikazioan. Programa aplikazioen garatzaileei baino ez zaie eskaintzen gonbidapen bidez, horiek gero zerbitzua beren aplikazioetan integratu dezakete.

Google News

Google Berriak

Google News Google Currents eta Play Magazines-etik eratorria da; hainbat herrialdetako egunkari eta aldizkarietan harpidetzeko aukera ematen du.[39]

Google Play Musika

Google Play Music 2011n kaleratutako musika biltegiratze eta streaming zerbitzua da, 50.000 abesti gordetzeko aukera ematen duena. 2020ko abuztuan, Google-k iragarri zuen zerbitzua irailean desagertzen hasiko zela eta 2020ko abenduan YouTube Music-ek eta Google Podcasts-ek ordezkatuko zuten[40]. 2024an Google Podcats itxiko zutela iragarri zuten. eta erabiltzaileak YouTube Music-era bideratu zituzten[41].

Gailuak eguneratzea

Google-k Project Mainline barneratu zuen Android 10-en. Horri esker, sistema osorik eguneratu beharrean, sistema eragilearen osagai nagusiak Google Play Store-ren bidez eguneratzea ahalbidetu zuen [42][43]. Android 10-ek sistema eragilearen osagai nagusiak eguneratzeko aukera ematen du, honako hauek barne:

  • Segurtasuna: Bitartekoen codec-ak, bitartekoen markoen osagaiak, DNS bereizlea, Conscrypt.
  • Pribatutasuna: dokumentuen interfazea, baimenen kotrolatzailea, ExtSevices.
  • Trinkotasuna: ordu-eremuaren datuak, ANGLE (garatzaileentzako aukera), moduluen metadatuak, sareko osagaiak, atari gatibuko saioaren hasiera, sare-baimenen konfigurazioa. [44]

Irakasleek onartutako aplikazioak

2020an, Google-k “Teacher Approved” irakasleek onartutako aplikazioak izeneko atal berria merkaturatu zuen Google Play Store-rako. Irakasleek onartutako aplikazio gisa markatutako aplikazioek irakaskuntzarako onartutako estandard hobeak betetzen dituzte.

Remove ads

Historia

Google-k 2008ko abuztuaren 28an[2][45] Android Market sortu zuen eta 2008ko urriaren 22an erabiltzaileen eskura jarri zuen. Ordainpeko aplikazioen laguntza 2009ko otsailaren 13an gehitu zen, hasiera batean Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko garatzaileentzat; ondoren, 2010eko irailaren 30ean, laguntza beste 29 herrialdetara zabaldu zen. Aplikazio barruko fakturazio sistema, berriz, 2011ko martxoan ezarri zen.

Thumb
PayPal zerbitzuaren logoa

2012ko martxoaren 6an, Google Play izen berriarekin eta beste itxura batekin eguneratu zen. Garai hartan, Google Play-k 450.000 aplikazio[46] baino gehiago zituen. Urte bereko martxoan aplikazioen gehieneko tamaina handitu zen, horrek garatzaileei guztira 4 Gigabyte[47] arteko edukia erabiltzeko aukera eman zien.

2014ko maiatzetik aurrera, PayPal[48][49] aplikazioaren bidez ordaintzeko aukera gehitu zen. Urte berean, Android TV[50] bertsioa ere aurkeztu zen eta aplikazioak telebista adimendunetan erabiltzea ahalbidetu zuen.

2015ean, Google egunean 6 mila milioi aplikazio baino gehiago eskaneatzen hasi zen, software kaltegarriak[51] detektatzeko helburuarekin.

2016ko martxoan, Google Play Games aplikazioan jokoen aldez aurreko demoak[52] eskuragarri jarri ziren; horri esker, erabiltzaileek aplikazioa instalatu gabe 10 minutuz jolasteko aukera izan zuten.

2017ko uztailean, Google Play Protect[53][54] antibirusa aurkeztu zen.

2020an, berriz, Google-k “Teacher Approved” izeneko atal berria aurkeztu zuen Google Play-n, haurrentzako aplikazioei zuzenduta dagoena. “Teacher Approved[55] bezala izendatutako aplikazioek hezkuntza-helburuetarako onartutako estandar altuagoak betetzen dituzte, irakasle espezialistek egiaztatuak.

Remove ads

Aplikazioen sailkapena

Thumb
Aplikazio bat deskargatzeko orduan ikusten den interfazea.[56][57]

Google Play-k adinaren araberako sailkapen-sistema erabiltzen du. Hala ere, 2015eko ekainaren 8tik aurrera, aplikazioak eskualde eta herrialde desberdinetako adin-sailkapen sistemaren arabera sailkatzen dira, betiere ESRB edo PEGI arauek bestelakorik ezartzen ez badute.

  • Adin mugarik gabeko edukia (4+ App Store-ren baliokidea)
  • 6 edo 7 urtetik gorakoentzat gomendatua (9+ App Store-ren baliokidea)
  • 12 urtetik gorakoentzat gomendatua (12+ App Store-ren baliokidea)
  • 17 urtetik gorakoentzat gomendatua (17+ App Store-ren baliokidea)

Horiez gain, sailkatu gabeko kategoria ere badago. Sailkapen horren barruan sartzen dira adin-sailkapenetik salbuetsita dauden aplikazioak, eta 2015ean ezarri zen aukera hori.

Interfazea

Google Play-k sarbide erraza eta azkarra du bere aplikazioetara. Mundu osoko garatzaileek sortutako aplikazioak ditu, eta Android-en erabiltzaileak diren pertsonek puntuatzeko aukera dute.

Menuak hurrengo aukera hauek ditu:

  • Jokoak: Joko guztiak aztertzen eta bilatzen ditu, jokoaren kategorien arabera.
  • Aplikazioak: Aplikazio guztiak aztertzen ditu edo kategorien araberako aplikazioak bilatzen ditu.
  • Bilaketa: Google Play-n aplikazioak bilatzen ditu.
  • Liburuak: Salgai dauden liburuak kategoriaka agertzen dira.
  • Nire aplikazioak eta jokoak: Gailuan instalatuta dauden aplikazioak bistaratzen ditu.

Menu nagusiko jokoen eta aplikazioen kategoriek azpimenuak dituzte bilaketa errazagoa izan dadin. Erabiltzaileek aplikazioak puntuatzeko 1 eta 5 izar bitarteko eskala dute eta baita aplikazioari buruzko iruzkinak egiteko aukera ere. Aplikazioak argitaratzen dituzten garatzaileek pantaila-argazkiak eta pantaila-bideoak gehi ditzakete.

Remove ads

Garatzaileak

Google Play-ren berrikuntza nagusia garatzaileei zuzenduta dago; haien edukia zerbitzu ireki batean jartzeko aukera dute, Google-ren zerbitzu batean, YouTube-ren antzeko iritzi-sistemarekin.

Garatzaileek beren edukiak eskuragarri jartzeko plataforma izango dute. Edukia merkatuan hiru urratsetan argitaratu daiteke: merkatari bezala erregistratu, edukia igo eta deskribatu, eta azkenik argitaratu. Garatzaile bezala pertsona batek erregistratzeko eta aplikazioak igo ahal izateko, erregistro-kuota[58] bat (25 $) [59]ordaindu behar du. Hasiera batean ordainketa Google Checkout sistemaren bidez egiten zen, baina zerbitzu hori 2013an [60]desagertu zen. Gaur egun, ordainketa Google Pay edo Google Wallet bezalako zerbitzuen bidez kudeatzen da, horiei, erabiltzaileek beren Google kontuan ordainketa-metodoak modu seguruan gordetzeko aukera ematen du.

Ordainpeko aplikazioen garatzaileek aplikazioaren salmenta-prezio osoaren %70a jasotzen dute eta gainerako %30a enpresarentzat da. Google Play-ren bidez lortuzten den etekina garatzaileei ordaintzen zaie Google Checkout sistemako kontuen bitartez. 2022an, Google-k iragarri zuen komisioa %15era jaitsiko dela[61].

Garatzaileentzako erabilgarritasuna

Hasieran, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko garatzaileek bakarrik zuten aukera ordainpeko aplikazioak argitaratzeko. Gaur egun, Google-k aukera hori Austria, Frantzia, Alemania, Italia, Espainia eta Herbehereetara zabaldu zu. Aldiz, doako aplikazioak bana ditzaketen garatzaileen herrialdeen zerrenda honako hau da: Australia, Austria, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Polonia, Singapur, Espainia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Venezuela.

Remove ads

Segurtasuna

Google-k adierazitakoaren arabera 2015ean egunero 6.000 milioi aplikazio eskaneatu ziren, potentzialki kaltegarriak izan zitezkeen elementuak (Potentially Harmful Apps) identifikatzeko. Azterketa horren emaitzetan oinarrituta, aplikazioen %0,15 kategoria horretan sailkatu eta aplikazio-dendatik kendu zituen.

Segurtasuna indartzeko asmoz Google-k neurri osagarriak ezarri ditu besteak beste, diskoen enkriptazioa eta aplikazioen banaketa-sisteman akatsak aurkitzen dituztenei zuzendutako sari-programa.[62] Halaber, Google Play aplikazioaren eguneraketa berriek ager daitezkeen bug eta akatsak zuzentzen ditu; horri esker, plataformaren segurtasuna modu etengabean hobetzen da.[63]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads