Goonietarrak

1985eko filma From Wikipedia, the free encyclopedia

Goonietarrak
Remove ads

Goonietarrak (ingelesez The Goonies) 1985eko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko komedia film bat da. Istorioa edo ideia orokorra Steven Spielberg zuzendariak sortu eta idatzi zuen; film honetako ekoizleetako bat ere izan zen. Aitzitik, Chris Columbus gidoigileak idatzi zuen filmarako espreski moldatutako gidoia. Sean Astin, Josh Brolin, Jeff Cohen, Corey Feldman, Kerri Green, Martha Plimpton eta Ke Huy Quan aktoreek antzeztu zuten. Oregon estatuaren kostaldeko Astoria udalerrian filmatu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Soinu bandaren doinu edo abesti nagusia The Goonies 'R' Good Enough (Goonietarrak behar adina onak dira) Cyndi Lauper abeslariak konposatu eta abestu zuen. Gainera, filmaren 12. minutuan telebistako bideoklip batean kameoa (agerpen laburra) egin zuen. REO Speedwagon eta The Bangles taldeen abestiak ere badauzka.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1985ko uda, AEBetako Oregon estatua. Mikey Walsh (Sean Astin) kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita (Keith Walker), arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile diruzale batzuk Walsh familia bizi den auzoa suntsitu eta bertan golf zelai bat eraiki nahi baidute. Auzoak Goon Docks deritzo ("Goon Kaiak"), hortik dator filma honen izenburua. Mickey eta bere lagun koadrilak euren buruei Goonietarrak deitzen diete.

Arratsalde enbatatsu batean, Mikey bere lagunekin batera etxe zuloan daude. Erabat asperturik daudelarik, ganbarara igo eta hainbat antzinako gailu zahar eta bitxi topatzen dituzte. Haien artean, nahi gabe, "Willy begibakarra" delako baten altxorraren mapa topatuko dute, hau duela mende batzuk bere eskifaiarekin batera desagertu zen pirata bat izan zen.

Orduan lagun koadrila euren familien estualdi ekonomikoa konpondu dezakeen altxorraren bila kaleratzea erabakiko dute, hau lortuko ez balukete, Goonietarren taldea betirako deseginez.

Altxorraren bilaketak kostaldeko taberna zahar baten lurpera eramando ditu, taberna horren jabeak Fratellitarrak dira, altxorra bereganatzeako irrikia duten banku lapur familia. Goonietarrek piratek tranpez josiriko lurpeko pasabideen artean eta Fratellitarrak atzetik jarraitzen dituztela altxorraren bilaketa abenturari ekingo diote.

Remove ads

Aktoreak

Goonietarrak

  • Sean Astin: Michael "Mikey" Walsh
  • Corey Feldman: Clark "Ahotzar" Devereaux
  • Jonathan Ke Quan: Richard "Data" Wang
  • Jeff Cohen: Lawrence "Pottolo" Cohen
  • Josh Brolin: Brandon "Brand" Walsh, Mikeyren anai zaharra
  • Kerri Green: Andrea "Andy" Carmichael
  • Martha Plimpton: Stephanie "Stef" Steinbrenner

Bestelakoak

  • Anne Ramsey: Amatxo Fratelli
  • Joe Pantoliano: Francis Fratelli
  • Robert Davi: Jake Fratelli
  • John Matuszak: Lotney "Sloth" Fratelli
  • Mary Ellen Trainor: Irene Walsh
  • Keith Walker: Irving Walsh
  • Steve Antin: Troy Perkins
  • Lupe Ontiveros: Rosalita, Walshtarren neskamea
Remove ads

Kanpo estekak



Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads