Gregor Strasser
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gregor Strasser (Geisenfeld, 1892ko maiatzaren 31 – Berlin, 1934ko ekainaren 30a) alemaniar politikari nazia izan zen.
Bavarian jaio zen eta Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen artilleriako erregimentu batean. 1920an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistarekin bat egin zuen eta laster alderdiko buruzagitzara igo zen. 1923an, huts egindako Municheko Putschan parte hartu zuen, eta espetxeratu egin zuten, baina arrazoi politikoengatik askatu zuten. 1925ean NSDAP alderdi berrituan sartu zen eta afiliazio kopurua handitu zuen Alemaniako iparraldean. 1934an hil zuten Labana Luzeen Gauean, Adolf Hitlerrekin zituen gatazka pertsonal eta politikoen ondorioz.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
