From Wikipedia, the free encyclopedia
Gresa[1] (frantsesezko grès hitzetik datorren hitza eta hareharria esan nahi duena) zeramikazko produktu konpaktu bat da, erresistentzia mekaniko ona duena eta argia pasatzen uzten ez duena. Gainera, koloreztatua ere egon daiteke 1200 °C baino gehiagoko tenperaturan egosten da, eta urtugarrietan aberatsa den pasta zeramiko batetik lortzen da.
Kimikoki, alumina, silize eta alkaliekin osatuta dago, buztin, kuartzo eta feldespato mota ezberdinek emandako oxidoak.
Gresaren ekoizpena XII. mendean hasi zen, Rhin eskualde alemaniarrean, baina, Europa osoan zehar ez zen XIV. mendera arte zabaldu. Ingalaterra aldean oso sustraitua egon zen, eta, XVII. mendetik aurrera, industria autonomo bat garatu zen Staffordshireen. Toki honetako zeramikagile garrantzitsu batzuk John Dwight, Ellers eta Wedgwood izan ziren.
Txina aldean ere, Shang dinastiaren garaian (K.a 1600-1046), zeramika bat egin zen, emaitza bezala, gresarengandik portzelanarengandik baino hurbilago zegoen produktu bat lortuz. Okayama herri japoniarrean, material honekin eginiko hilerri bat dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.