Groenlandia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Groenlandia
Remove ads

Groenlandia[1] (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko bigarren uharterik handiena da, Australia eta gero. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean, Ipar Amerikatik ipar-ekialderantz.

Datu azkarrak Geografia, Hiriburua ...

Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago. 2020ko urtarrilaren 1ean 56.081 biztanle ditu, eta populazio-dentsitaterik baxuena duen munduko herrialdea da. Historikoki, duela 4.500 urtetik jendea bizi da bertan, paleo-eskimo kulturak hain zuzen ere.

Remove ads

Etimologia

982. urtean, Erik Gorria danimarkar jatorriko marinelak irla aurkitu zuen, mendebalderantz zihoala. Grønland (lurralde berdea) izena eman zion, kolonoak erakartzeko, baina haiek klima hotz eta gogorra aurkitu zuten, nahiz eta garai haietan bertako klima gaur egungoa baino samurragoa izan.

Geografia eta inguru naturala

Thumb
Groenlandiako mendiak.

2.166.086 km²-rekin, Groenlandia munduko bigarren uharterik handiena da. Gutxi gorabehera, 1.755.637 km² izotzez estalita dagoenez, munduko izotz erreserbetan bigarrena da. Lurraldeko punturik garaiena Gunnbjørn Fjeld (3.700 m) mendia da, Watkins mendilerroan, ekialdean. Azken hamarkadetan, klima aldaketa eragiten ari da uharteko tenperaturan, izotz geruza eta glaziarrak murriztuz.

Ipar-mendebaldean, kilometro gutxik banatzen dute Ellesmere uhartetik (Kanada), Nares itsasartea euren tartean dagoelarik. Mendebaldeko kostaldean, Baffin badia dago, eta hego-ekialdean, Labrador itsasoa. Ekialdeko kostaldean, bestela, Danimarkako itsasarteak banatzen du Islandiatik, eta ipar-ekialdean Groenlandiako itsasoa du. Iparraldean, Ozeano Artikoa, eta hegoaldean Atlantikoa.

Faunari dagokionez, idi musketadunak, hartz polarrak, elur-oreinak, azeri artikoak, erbi artikoak, Dicrostonyx groenlandicus-ak, erbinude zuriak eta otso artikoak bertako espezieak dira. Bestela, Groenlandiar balea oso nabarmentzekoa da.

Azkenik, Qilakitsoq eta Sirius Passet izeneko aztarnategi arkeologikoak aipatzekoak dira.

Remove ads

Banaketa administratiboa

Thumb
Groenlandiako banaketa politikoa.

2009ko urtarrilaren 1era arte, Groenlandia administratiboki hiru barrutitan (landsdele) banatuta zegoen: Avannaa (Nordgrønland, danieraz), Tunu (Østgrønland, danieraz), Kitaa (Vestgrønland, danieraz). Ordutik aurrera, banaketa administratiboa aldatu eta herrialdea lau udalerritan banatu zuten.

Udalerriak

Informazio gehiago Udalerria, Azalera ...

Thule aire-basea (Ameriketako Estatu Batuek atzerrian dituzten aire baseetako bat) Qaasuitsup udalerriaren barnean dago.

Udalerririk gabeko eskualdeak

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea ezein udalerritan sartuta ez dagoen eskualde bat da.

Informazio gehiago Udalerria, Azalera ...

Demografia

Thumb
Inuit hizkuntza eta dialekto nagusien mapa. Groenlandiera da hizkuntza horietatik hiztun gehien duena.

2005ean, 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km²), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.

Etniei dagokienez, biztanle gehienak (% 87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak, alegia.

Politika

Groenlandiako estatu burua Danimarkako erregina da. Danimarkako gobernuak batzorde gorena aukeratzen du Danimarkako gobernua eta monarkia ordezkatzeko.

Groenlandiak 31 kideko parlamentua du. Gobernu burua lehen ministroa da.

Danimarka ez bezala, Groenlandia ez da Europako Batasuneko kide. 1985ean, bertako gobernuak Europako Ekonomia Erkidegoa uztea erabaki zuen.

2008ko azaroaren 25ean independentziako aukera zabaltzen zuen autonomia estatutua bozkatu zuten erreferendumean. Herritarren % 75,54k alde bozkatu zuen.[2]

Remove ads

Historia

Vikingoak instalatu ziren lurraldeko hegoaldean XI. mendean, Erdi Aroko koloniak zabalduz (2.000 biztanle inguru zituztenak). Gaur egungo inuitak, jatorrizko biztanleak, Kanada aldetik iritsi ziren XIII. mendean.

XVIII. mendearen hasieran, Danimarka eta Norvegiako Erresuma batuak subiranotasuna ezarri zuen lurraldean. Batasuna apurtzean, Norvegiak galdu zuen boterea uhartean, 1814an. Danimarkaren eskuetan gelditu zen orduan, eta 1953an hango estatuaren barruan sartu zen. 1973an, Groenlandia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zen Danimarkarekin batera, hala ere, 1982an erreferendumaren bidez biztanle gehienek bozkatu zuten hortik ateratzeko. Lurraldeak dauka munduko natura parkerik handiena eta iparraldeen dagoena, uharteko ipar-ekialdean.

1979an, Danimarkak estatus autonomoa bermatu zion Groenlandiari, eta 2008an bertako gobernuak botere gehiago eskuratzearen alde bozkatu zuten biztanleek, modu progresiboan eskumenak bereganatuz 2009tik aurrera. Danimarkak bi eskumen atxikitzen ditu, Atzerri Auziak eta Defentsa.

2014ko azaroaren 29an, sozialdemokratek hauteskundeak irabazi zituzten[3], Siumut alderdiak alegia, eta bigarren postuan gelditu ziren 'Inuit Ataqatigiit' sozialistak. 2016an, Neguko Joko Artikoak Nuuk hiriburuan antolatu zituzten.

2019ko abuztuaz geroztik, Donald Trump presidente estatubatuarrak AEBek uhartea kontrolatu behar luketela dio, bertakoek "estatubatuarrekin bat egin nahi dutela" esanez, groenlandiar helduen % 85 horren aurka egon arren. Daniar Gobernuak Trumpen erreibindikazioa "zentzugabetzat" jo du eta Groenlandia ez dagoela salgai berretsi. Danimarkak Artikoko defentsan bi billoi dolar gehiago gastatzeko asmoa du eta Groenlandiar Gobernuak atzerritiko diru-laguntza politikoa debekatu behar du. Mette Frederiksen lehen ministro danimarkarrak azpimarratu du Groenlandia, Danimarkako zatia izanik, ez dagoela salgai. Daniar Defentsa ministro Troels Lund Poulsen azpimarratu du Trumpek ez duela Groenlandia lortuko, eta ez dezakeela Danimarkaren lurralde baten zatirik eska.

Remove ads

Kultura

Hizkuntza ofizialen artean, groenlandiera —eskimo-aleutar jatorrizkoa— nagusia da. Daniera ere ofiziala da, baina gutxituta dago. Musikari dagokionez, Sume, Chilly Friday, Nanook eta Siissisoq rock bandak, Nuuk Posse (hip hop) eta Rasmus Lyberth (folk abeslaria, 1979ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuena, groenlandieraz abestuz) aipatzekoak dira. Bestalde, Simon Lynge kantautorea Erresuma Batuan diskoa kaleratu duen lehen groenlandiar artista da, baita Glastonbury Festivalen abestu duena ere.

Henrik Lund poetak herrialdeko ereserkiaren testua idatzi zuen (1916).

Remove ads

Groenlandiar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads