Guadalupe (eskualdea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Guadalupe[1] (frantsesez Guadeloupe, /ɡwadəlup/ ahoskatua; antillar kreolez: Gwadloup) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (DOM) da, Antilletako uhartedi txikia. Europar Batasunaren Eskualde Ultraperiferiko bat da. Hego Amerikako kostatik 600 km iparraldera dago eta Dominikar Errepublikaren ekialdean. Prefektura Basse-Terre hirian dago.
- Artikulu hau Frantziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guadalupe».
Remove ads
Izena
Izena Extremaduran (Espainia) dagoen Guadalupe herritik datorkio, Ama Birjina han agertu omen zelako. Guadalupek (arabieraz, Wad al luben) "ibai ezkutua" esan nahi du. Behinola, Karukera izena zuen ("Ur ederren uhartea").
Uharteak
Remove ads
Hiri nagusiak
Historia
Guadalupeko lehen biztanleak arawak amerindiarrak izan ziren, arrantzaz eta nekazaritzaz bizi zen herri baketsua, K.a. 330. urtean. Geroago, gaur egungo Venezuelatik iritsi ziren Karibeko indioek uhartea inbaditu eta Karukera izena eman zioten. Europarren iritziz, Guadalupe Kristobal Kolonek 1493an aurkitu zuen.
Frantziak 1635. urte inguruan kolonizatu zuten eta karibetar indioak bakandu zituzten, haiek esplotatzeko saiakera antzuaren ondoren. Afrikako esklaboak eraman zituzten eta azukre-kanabera sartu, Guadalupeko baliabide ekonomiko nagusitzat. Esklabotzaren indargabetzearen ondoren, eta azukre-kanaberaren landaketak utzi ondoren, uhartearen erakargarritasuna erabili zen.
Gaur egun, Guadalupeko biztanleria amerindiar, europar, afrikar eta indiarren nahasketa da. Elkarrekin kultura kreolea sortu zuten eta lasaitasunean bizitzea proposatu zuten.
Remove ads
Pertsonaia ezagunak
- Saint-John Perse (1887-1975), olerkaria, Literaturako Nobel Sariduna
- Maryse Condé (1937-), idazle feminista.
- Marie-José Pérec (1968-), atleta, txapeldun olinpikoa.
- Laura Flessel (1971-), eskrimalaria, txapeldun olinpikoa.
- Lilian Thuram (1972-), futbolaria.
- Teddy Riner (1989-), judoka, txapeldun olinpikoa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads