Guimet Museoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Guimet Museoamap
Remove ads

Guimet museoa (frantsesez: Musée national des Arts asiatiques-Guimet edo Musée Guimet) asiar artearen inguruko Frantziako museo bat da. Pariseko  XVI. barrutiko Avenue d’lénan kokatua dago. Mendebalde guztiko Asiar artearen inguruko bildumarik handienetarikoa dauka.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...

Museoa, hasiera batean Lyonen kokatua (1879), estatuari eman zitzaion eta Parisera eraman zen 1885ean.  Émile Étienne Guimetek sortu zuen bidaiatzea gustatzen zitzaion handiki frantziar bat. Guimetek instrukzio publikoko ministroarengatik Muturreko ekialdeko erlijioak  ikertzeko agindua jaso zuen 1876an, museoa bidai horren ondorio izan zelarik, txinatar eta japoniar zeramika, baita Egipto, Grezia eta Erromarekin loturiko  hainbat objektu ere. Bere hegaletako batean Panthéon Bouddhique delakoa kokatzen da, arte erlijiosoa  erakusten duena.

2006ko abendutik 2007ko apirilera arte Museoak Kabulgo museoaren bildumak izan ditu, Grekobaktriar Erresumatik, Alexandria Oxianakoa hiritik eta Tillya Tepe altxorretik  zetozen pieza arkeologikoekin.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads