Guldborgsund
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Guldborgsund Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Falster uhartea eta Lolland ekialdea hartzen dituena. Herri nagusia Nykøbing Falster da eta bertan dago udaletxea.
Remove ads
Udalerria
2007ko erreforman sortu zen Nykøbing Falster, Nysted, Nørre Alslev, Sakskøbing, Stubbekøbing eta Sydfalster herriak elkartzerakoan. Izena Falster eta Lolland uharteak banatzen dituen Guldborgsund itsasarteak ematen dio.
Nykøbing Falster
XII mendean Falster uhartean Guldborgsund itsasartea kontrolatzeko eta lurraldea wendoen erasoetatik babesteko helburuaz eraikitako gotorlekuaren oinean eratuz joan zen herria. Gotorlekua gaztelu bihurtuz joan zen, eta alargundutako erreginen bizilekua izan zen. Erregina hauetako asko alemaniar jatorrikoak zirenez alemaniarren kolonia sortu zen herrian.
XVIII medean Daniar Koroaren zorrak ordaintzeko Falster uhartea saldu egin zen eta gaztelua behera bota zuten. Gaur egun hondarrak baino ez dira gelditzen.
Hiria handituz joan zen eta itsasartearen beste aldean Sundby herrixka sortu zen. Federiko IX.a zubiak elkartzen ditu alde biak gaur egun.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Tsarraren etxea (Czarens Hus): Nykøbing Falsterren dagoen 1700ko egurrezko etxea, ziurrenik herriko etxerik ezagunena. Horrela deitzen da bertan egon baitzen Petri I.a Errusiakoa. Etxe zaharragoak ere badaude 1580ko bat kasu.
- Aalholm gaztelua (Aalholm Slot): Nysted herriko kaia zaintzeko 1200 inguruan eraikia izan zen. Danimarkako gotorleku zaharrenetakoa da.
- Middelaldercentret: Ertaroko herri bat irudikatzen duen aire libreko museoa da. Sundby herrixkan dago
Irudiak
- Tsarraren etxea Nykøbing Falsterren.
- Nykøbing Falsterko apaizetxe zaharra.
- Aalholm gaztelua Nysteden.
- Middelaldercentret Sundbyn.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
