Guruin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Guruin
Remove ads

Guruina organo zelulabakar edo zelulaniztuna da, organismoak behar-beharrezkoak dituen gaiak (digestiorako urinak, entzimak, hormonak, esnea, etab.) sintetizatzen dituena[1], ondoren odolean (guruin endokrinoa), gorputzeko barrunbe baten barnean edo horren kanpoko azalean (guruin exokrinoa) askatzeko.

Thumb
Giza masailezurpeko guruina. Eskuinean albeolo mukosoak ageri dira eta ezkerrean, albeolo serosoak
Remove ads

Guruinen sailkapena

Produktuak non isurtzen dituzten kontuan hartuta:

  • Endokrinoak: euren produktuak (hormonak) odolean isurtzen dituzte.
  • Exokrinoak: euren produktuak hodi jariatzaile batera jariatzen dituzte, eta horrek, aldi berean, bere produktua organo huts baten argitara zein azalera isurtzen du. Guruin mota horiek hiru taldetan banatzen dira:
    • Apokrinoak: gorputzeko zelulen zati bat jariatzean galtzen da. Sarri, guruin apokrino hitz elkartea izerdi guruinak adierazteko erabiltzen da.
    • Holokrinoak: zelula oso-osorik desegiten da bere substantziak jariatzeko, bilgor guruinetan bezala.
    • Merokrinoak: zelulek euren substantziak exozitosi bidez jariatzen dituzte, mukosa eta serosa guruinetan bezala.

Zelula kopuruaren arabera:

  • Zelulabakarrak
  • Zelulanitzak: beste bi taldetan banatzen dira: trinkoak (hor, produktua —hormona bat, gehienetan—, zelulen barnean metatzen da, handiaraziz, eta besikalak (produktua zelulekin elkartutako folikuluetan metatzen da).

Guruin exokrino baten jariakina hiru mota hauetan bana daiteke:

  • Serosoa: sarri, proteinetan aberatsa den produktu urtsua.
  • Mukosoa: glikoproteina bezalako karbono hidratoetan aberatsa den produktu likatsua.
  • Sebazeoa: produktu lipidoa.
Remove ads

Guruin espezifikoak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads