Haaretz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Haaretz
Remove ads

Haaretz (hebreeraz: הָאָרֶץ, Haaretz, euskaraz: «Lurra», Israelgo Lurraldea aipatuz) Israelgo egunkaria da 1919an sortua. Hebreeraz argitaratzen da, ingelesez egindako bertsio laburtua duena, International Herald Tribune-ren Israelgo edizioaren eranskin gisa banatuta. Interneten hebreerazko eta ingelesezko bertsioak daude.

Datu azkarrak Mota, Fitxa teknikoa ...

Egunkariaren ildo editoriala Gershom Schocken-ek definitu zuen, bere zuzendari nagusia 1939 eta 1990 artean. Haaretz Schocken familiakoa da. Gaur egun, 2004ko apirilean Janoj Marmari eta Yoel Esterón ordezkatu zituzten Dov Alfon-ek eta Tami Litani-k egunkaria zuzentzen dute.

Hebreerazko bi egunkari handienekin (Maariv eta Yedioth Ahronoth) alderatuta, Haaretz-ek artikulu luzeagoak ditu, tipografia txikiagoa, argazki gutxiago, eta zientziari eta literaturari eskainitako leku gehiago. Arabo-israeldar gatazkari buruz duen ikuspegia Israelgo ezker politikotik gertu dago, batez ere Amira Hass-ek eta Gideon Levy-k egindako erreportajei dagokienez. Haaretz-ek OLPrekiko Osloko Itunak ausarki lagundu zituen. Egunkariak Israelgo espektro erlijiosoarekiko duen jarrera laikoa da nabarmen. Nahiz eta askotan justizia sozialaren gaiei lekua ematen zaien (Ruth Sinai-ren gai horiei buruzko zutabeak bezala).

Remove ads

Kanpoko estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads