Hadroi

Quarkez osaturiko partikula azpiatomikoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Hadroia (greziereazko ἁδρός, hadrós (dentso) hitzetik eratorria) quarkez osatuta dagoen partikula azpiatomiko bat da. Quarken artean dagoen elkarrekintza nuklear bortitzari esker batuta mantentzen da partikula. Quark eredua argitaratu eta onartu aurretik, hadroiak elkarrekintza indartsuarekiko sentikortasuna adierazten zuten partikulak bezala definitzen ziren.

Datu azkarrak Konposaketa, Elkarreraginak ...

Partikula azpiatomiko guztien antzera, hadroiek ere Poincareren taldeko irudikapenei dagozkien zenbaki kuantikoak badituzte: JPC(m), zenbaki horretan, J spina da, P, parekotasuna, C, C parekotasuna eta m, masa. Zenbaki kuantiko horietaz gain, zaporearen zenbaki kuantikoak ere eduki ditzakete, hala nola, iso-spina, nabarmenkeria, etab.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads