Hamadan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hamadanmap
Remove ads

Hamadan (persieraz: همدان, Hamadān, antzinako persieraz: Hagmatana), antzina Ekbatana, Irango mendebaldeko hiria da, Hamadan probintziako hiriburua, Teherandik 360 kilometro hego-mendebaldera dagoena. 2011n 525.794 biztanle zituen[1]. Eskualdeko merkataritzagune nagusia da: artilea, larruak, kotoia, fruitu lehorrak. Bertan dago Avizenaren hilobia.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Hamadan Alvand mendiaren magalean dago, 1.850 metroko garaieran, Kermanxahetik 190 kilometro ekialdera eta Isfahandik 530 kilometro ipar-mendebaldera[2].

Klima

Hiriak klima kontinentala dauka, Dsa Köppen klima sailkapenaren arabera.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Hamedan), Hila ...
Remove ads

Historia

Hamadan, antzinatean Ekbatana deitua, Irango eta munduko hiririk antzinakoenetakoa da[2]. Historialari batzuen ustez, K.a. III. milurtekoan sortu zuten eta, Asiriako kroniken arabera, gutxienez K.a. XII. mendetik existitzen da. Greziar historialarien arabera, Mediako Astiages erregearen hiriburua izan zen K.a. VI. mendearen lehen erdialdean, Ziro Handia persiarren erregeak K.a. 549an konkistatu zuen arte (Babiloniako Nabonidesen erregealdiaren seigarren urtean). Esan bezala, Ekbatana izan zen bere antzinako izena (Hañgmatana antzinako persieraz, Agbatana Eskiloren arabera, Agmatanu Behistungo inskripzioan eta Nabonidesek Aga'mtanu idatzia.

Remove ads

Herritar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads