Hamburger SV

Alemaniako kirol kluba From Wikipedia, the free encyclopedia

Hamburger SV
Remove ads

Hamburg SV (alemanieraz Hamburger Sport-Verein) Alemaniako futbol talde bat da, Hanburgoko hiri aske eta hansatarrekoa. 1887ko irailaren 29an sortua izan zen eta Alemaniako Bundesligan jokatzen du.

Datu azkarrak Ezizena(k), Sorrera ...
Thumb
FC Barcelonaren aurkako partida 1961eko Europako Kopan.
Remove ads

Historia

Sorrera

Hanmburger SV 1919an jaio zen, Sport Club Germania (1887), Hamburger FC (1888) eta FC Falke Eppendorf (1906) taldeak batu zirenean. Taldearen lehen txapelketa, liga izan zen, 1922an, baina txapelketa honek, garai hartan, ez zuen ofizialtasunik. 1923an bigarren liga irabazi zuen, oraingoan baliozkoa izan zena. 1928an liga berria irabazi zuen. Hirugarren reicharen garaian eskualdeko ligetan nagusi izan zen baina herrialde mailan ez zuen titulu berririk irabazi.

Gerra osteko urteak

Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1946an Hanburgoko liga irabazi zuen eta 1947 eta 1948an Britainiar okupazioko eremuko ligaren irabazlea izan zen. 1950an Estatu Batuetan partida batzuk jokatu zituen (Alemaniatik atera zen lehen traldea) eta sei gol sartu eta bat ere jaso gabe itzuli zen. 1947 eta 1963 artean Alemania iparraldeko liga guztiak irabazi eta Alemania osoko txapelketa jokatzeko sailkatu zen, baina 1960an soilik lortu zuen garaipena, finalean Koloniari 2-0 irabaziz. Garai hartako izarra Uwe Seeler izan zen, bederatzi denboralditan 267 gol sartu zituelarik 237 partidatan. 1961ean Europako Kopa jokatu zuen eta Bartzelonak kanporatu zuen finalerdietan.

Urrezko aroa

1963an Bundesliga sortu zenean Hamburguer SV lehen mailan kokatua izan zen, eta ordutik bigarren mailara sekula jeitsi ez den talde bakarra izanik "Dinosauroak" ezizena jaso izan du. 2018an ordea maila galdu du lehenengo aldiz.

Urrezko aroa 1970 hamarkadaren amaieran iritsi zitzaion 1977an Europako Errekopa eta 1979, 1982 eta 1983an Bundesligak irabazi zituenean. Titulu handiena 1983ko Europako Kopa izan zen. Urte hartan Erreala finalerdietan kanporatu zuen, Donostian 1-1 berdindu eta Alemanian 2-1 irabazi baitzuen jokoz kanpo sartutako gol baten bidez. Finalean Juventus FC garaitu zuen 1-0ko emaitzaz. Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuen ondoren baina Grêmio Porto Alegre talde brasildarrak 2-1 garaitu zuen.

Azken urteak

1991 urtetik aurrera arazo ekonomikoak izan zituen eta maila nabarmen jeitsi zuen. 2001ean berriz lortu zuen Txapeldunen Ligarako sailkatzea. Ordutik emaitza aipagarri batzuk izan ditu, 2003ko Alemaniako Ligako Kopa eta 2005 eta 2007ko Intertoto Kopak besteak beste. 2016-17 denboraldian azken jardunaldian salbatu da.

Remove ads

Uniformea

Elastiko zuria, galtza gorriak eta galtzerdi urdinak erabiltzen ditu.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018

Lortutako txapelketak

Alemanian: 11

  • Bundesliga (6): 1922 (ez ofiziala), 1923, 1928, 1960, 1979, 1982, 1983
  • Alemaniako Kopa (3): 1963, 1976, 1987
  • Ligako Kopa (2): 1973, 2003

Nazioartean: 4

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1983

Europako Kopa

  • Txapelduna (1): 1983
  • Finalista (1): 1980

Europako Superkopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1983

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1977
  • Finalista (1): 1968

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1982

UEFA Intertoto Kopa

  • Txapelduna (2): 2005, 2007

Jokaturiko nazioarteko finalak

Informazio gehiago Txapelketa, Urtea ...
Remove ads

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Hamburgerrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Informazio gehiago Denboraldia, Txapelketa ...
  • 2006-07ko kanporaketan Hamburgerrek jarraitu zuen aurerra kanpoko golaren balioagatik.
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads