Han (etnia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Han etnia[1] (txinera tradizionalez: 漢族; txinera sinplifikatuz: 汉族; pinyinez: hànzú) Txina eta munduko talde etniko garrantzitsuena da. Txinako biztanleriaren % 92 eta mundukoaren % 19 etnia honetakoa da.
Remove ads
Etnia
Han etnia Txinako berezko jendea da; haiek egin zuten txinatar kultura eta estatua, eta denboraren poderioz ondoko etniak erakarri zituzten; batzuk menperatu zituzten, beste batzuen menpean geratu ziren, aldiz (mantxu dinastian adibidez), baina azkenean ia denak irentsi zituzten.
Hori dela-eta, ez dira fisikoki berdinak (iparraldekoak eta hegoaldekoak konparatuta), baina bai kulturalki. Txinera hizkuntzaren dialektoak (hizkuntzak, hobeki) hizkuntza erromantzeak bezain ezberdinak dira, hala ere idazkera bat da.
Haien artean azpietniak daude, hakka etnia kasu.
Remove ads
Han etnia munduan zehar
Gehiengo diren herrialdeak
- Txinako Herri Errepublika: 1.207.541.842 (%91,5)
- Txinako Errepublika edo Taiwan: 22.575.365 (%86)
- Singapur: 2.684.936 (%74,2)
Gutxiengoa diren herrialdeak
- Indonesia: 7.566.200
- Thailandia: 7.053.240
- Malasia: 6.590.500
- Ameriketako Estatu Batuak: 3.376.031
- Kanada: 1,612.173
- Vietnam: 1.263.570
- Filipinak: 1.146.250
- Myanmar: 1.101.314
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
