Hans Streuli

politikari suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Hans Streuli
Remove ads

Hans Streuli (Zürich, 1892ko uztailaren 13aAarau, 1970eko maiatzaren 23a) suitar arkitekto eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1957an.

Datu azkarrak Suitzako Konfederazioko presidente, Member of the Swiss Federal Council (en) ...

ETH Zürichen ikasi zuen eta 1916an arkitekto diploma lortu zuen. 1918an arkitektura-estudio bat ireki zuen Wädenswilen eta 1922an Richterswilera joan zen. 1928tik 1935era herri honetako alkate izan zen.

Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen eta 1935ean Züricheko kantonamenduko gobernuko kide hautatu zuten. Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen 1954tik 1959ra, eta Finantza saila zuzendu zuen. Ez zuen lortu zerga federal uniformea sartzea eta luxuaren gaineko zerga kendu zuen. Gastu federalak baxu mantendu zituen.

Suitzako Konfederazioko lehendakaria izan zen 1957an. 1959an politikatik erretiratu zen, eta, ondoren, hainbat elkarte eta erakundetako presidente izan zen.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads