Harran

From Wikipedia, the free encyclopedia

Harranmap
Remove ads

Harran[1] (sumerreraz: 𒌷𒊮𒆜, URU.ŠÀ.KASKAL; otomandar turkieraz: حران,[2] kurdueraz: Herran) Mesopotamia Garaiako antzinako hiria izan zen, egungo Altınbaşak herrian dagoena. Şanlıurfa probintzian dagoen barrutiak bere omenez "Harran" du izena.

Datu azkarrak Aztarnategi arkeologikoa, Antzinako herrialdea ...

K.a. 3. milurtekoan jadanik biztanleak zituen. Asiriarrek Ḫarrānu, Biblian Ḫaran (חָרָן)[3], greziarrek Κάῤῥαι, erromatarrek Carrhae, lehenengo kristauek Hellenopolis (῾Ελληνὀπολις 'greziar hiria') eta musulmanek Ḥarrān (حرّان)[4] deitzen zuten. Bertan gertatu zen k.a. 53an Carrhaeko gudu ospetsua.

Remove ads

Kokapena

Siriako mugatik gertu dago, Şanlıurfafa hiritik, antzinako Edesatik, 70 km hego-mendebaldera. Bertan, Harrango lautada beroa zeharkatzen duen errepide luze eta estu bat amaitzen da. Mesopotamiako iparraldeko antzinako hiri bat izan zen, Eufrates ibaiaren ekialdean kokatua, Djullaben ibaiadarraren ertzean, Balikh haranean. Bere egoera zela eta, Damaskoko bidea Ninive eta Karkemish arteko bide handiarekin bat egiten duen puntua kontrolatzen zuen.

Remove ads

Biblia

Biblian agertzen da — Itun ZaharreanTare, Abrahamen aita, Ur utzi ondoren bertan bizi zen Bibliaren arabera, Rebekaren anaia eta Jakoben aitaginarreba den Labanen etxea zegoen lekua da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads