Industria litiko

harrizko tresnen ekoizpena From Wikipedia, the free encyclopedia

Industria litiko
Remove ads

Industria litikoa edo teknologia litikoa harrizko tresnen edo erreminten multzoa eta ekoizpena da, arroka edo mineralenak lehengai moduan erabiltzen dituena. Metalurgia asmatu zenean, metalak harri ordeztu zuen gizakiak ekoizten zituen lanabes gehienetan. lehenago ordez, harri lantzen milak urtez aritu zen eta teknikak asmatu eta hobetu zituen mendeetan zehar. Harriak ondo kontserbatzen direnez erregistro arkeologikoan, industria litikoaren ekoizpenak sakon aztertu ahal izan da, eta historiaurrearen aldiak identifikatzeko balio izan dute. Horrek ez du esan nahi beste lehengaiak lantzen ez direnik, hala nola, egurra, hezurrak, adarrak, eta beste.

Silexetik harrizko tresna bat egiteko prozesua, bideoan.

Industria litikoaren aurkikuntza arkeologikoak, edo talde horretako tresnena, giza jarduera egon dela erakusten du, nahiz eta beste animalia batzuek ere (txinpantzeak, igarabak, sai zuriek) batzuetan erabiltzen dituzten harriak tresna gisa. Animaliek tresna hauek gizakiek bezala sortu dituztela esatea hipotesi bat izatetik ez da pasatzen.

Remove ads

Ekoizpen tekinak

Bi teknika orokor erabili izan dira harrizko tresnak egiteko: taila eta leuntzea. Industria litikoaren aztarna zaharrenak Omo ibaian aurkitu dira, eta Kenyako Bourin, Australopitecus garhi batekin erlazionatua dauden hezur batzuk aurkitu dira, harrizko tresna batek egindako marka dituenak.[1]

Garapena eta Historaiurrearen Aroak

Industria litikoaren garapenak, teknikek, fromek eta ereduek, berrez, Historiaurrearen aroak definitzeko, Historiaurrea sailkatzeko erabili izan da. Historiaurreko industria litikoak honako estadioak ditu (datazioa baliozko da Mundu Zaharrean):

  • Paleolitoa (2.800.000 urte), errekarriez eta silexezko objektu litikoekin. Taila teknikak asmatu eta hobetu ziren, hasierako tresna zabarretatik, geroko lanabes litiko espezializatuetara: chopper, chopping-tool (uharri landua), aurpegibikoa, arrakalagailua edo aihotza (hachereaux), karraskagailua, Mouster aldiko punta, kamerra eta horzduna (denticulés), marruska, zulagailua, zulakaitza (zizela edo gubila), moztura, garrodun edo bizkardun punta, chatelperron-punta edo - aiztoa, gravette-punta, garrodun edo bizkardun ijelkia edo ijelkitxoa... eta geometrikoak ere agertuko dira.[2]
  • Mesolitoa (10.000 - 5.000 urte), harri printzak erabiltzen dira batez ere harrizko tresnak egiteko. Zulatzeko erremintak fabrikatzen dituzte, gezi puntak pedunkulu- eta hegats-puntekin, punta mikrolitiko geometrikoekin (zirkulu zatiak, trapezioak, eta hirukiak) eta, batez ere, kanabera, hezurra edo zuraren laguntzaz eginiko ijelki (orri) txikiak, erretxinekin igitai primitibo finkatuak geratzen zirenak.
  • Neolitoa (5.000 - 2.000 urte). Hitza bera "Harri berria" esan nahi du. Tailatzearen teknika erabiltzen jarraitzen da, baina harria leuntzen hasten da, besteak beste, ahizkora buruak eta eskuko errotak egiteko. Mikrolitoak erabiltzen dira, adibidez, igitaien hortzak egiteko.
  • Kalkolitoa. Gizakia kobrea erabiltzen da, baina harrizko tresnak ez dira oraindik alboratzen, eta harrizko geziak eta besakiak ohikoak dira. Harri leunduz egindako estatua txikiak eta idoloak egiten dira ere.

Ezagutzen den industriarik zaharrena da: homininoek, gizakiaren arbasoak direnak gutxienez, erreminta mota hauek erabili dituzte gutxienez orain dela 2.800.000 urtetan. Esan daiteke erreminta litikoak eskuratzeak garrantzitsua izan zela gure jatorriaren garapenarentzat, ingurugiro berrietara moldatzen lagundu eta elikagaien dieta aldatzea baimendu dutelako (tuberkuluak edo belarjale handien proteinak dietan txertatuz).

Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia osagarria

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads