Hatari!

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Hatari! (swahiliz Arriskua!) 1961eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako abenturazko komedia filma bat da. John Wayne, Elsa Martinelli, Hardy Krüger eta Red Buttons aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren (Russell Harlan) izendapena jaso zuen.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sean Mercer (John Wayne) mundu osoan barna zoologikoentzako animaliak harrapatuz bizia ateratzen duen ehiztaria da. Behinola, Tanganikako sabanan zebra eta jirafak harrapatzeko asmoz ehiztari talde batekin elkartuko da. Baina gizon talde hartara gehitu nahi duen Anna Maria D'Alessandro (Elsa Martinelli) argazkilari ederraren agerpenak taldekideen arteko harramanak aldatu eta heuren arteko norgehiagoka piztuko da. Hortik, filmaren "Arriskua!" edo "Hatari!" izenburu ironikoa.

Remove ads

Aktoreak

  • John Wayne: Sean Mercer
  • Hardy Krüger: Kurt Müller
  • Elsa Martinelli: Anna Maria "Dallas" D'Alessandro
  • Red Buttons: "Pockets"
  • Gérard Blain: Charles "Chips" Maurey
  • Bruce Cabot: Little Wolf ("Indiarra")
  • Michèle Girardon: Brandy de la Court
  • Valentin de Vargas: Luis Francisco Garcia Lopez
  • Eduard Franz: Sanderson doktorea
  • Queenie Leonard: erizaina (ezabatutako eszenak)

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads