Hawa Mahal

Indiako jauregia From Wikipedia, the free encyclopedia

Hawa Mahalmap
Remove ads

Hawa Mahal, (euskaraz: haizearen jauregia), Indiako jauregi bat da eta Jaipurren dago. Jauregi honek Sawai Pratap Singh maharajak 1799an eraiki eta Lal Chand Ustak diseinatu zuen. Jauregiaren funtzioa emakumeek kaleko eguneroko bizitza ikustea zen eta bitartean haiek ikusezinak izatea.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Jauregiak bost solairu ditu eta azkeneko biak pixka bat estuagoak dira, horrela piramide formara hurbiltzen da.

Eraikinaren material nagusiak harearri gorri eta arrosa dira. Hawa Mahaleko kalera ematen duen fatxadan 953 leiho txiki-txikiak ikus daitezke. Zirkulatzen zuen haizeak izena eman zion eraikinari, haize honi esker jauregia nahiko fresko mantendu ahal zen, baita udan ere.

Indiako jauregi gehienek, lorategiz inguratuta daude, baina Hawa Mahalek ez. Eraikina hiriko kale nagusienetariko baten erdialdean dago. Kanpoko egitura pauma baten isatsa gogora ekartzen die indiarrei. Pauma animalia oso garrantzitsua da Indian. Jauregian ez daude gaineko solairuetara igotzeko eskailerak, aldapak baizik. Gaur egun, bakarrik mantentzen da kanpoko fatxada eta Hawa Mahalek, Jaipurreko sinbolo garrantzitsuenetariko bat da.

Remove ads

Bisita, sarrera

Barrura sartzeko sarrera erosi behar zen 2016, urtean. Sarreraren kostuak ez ziren berdinak kamerak eraman ala ez. Ez bazen ezer eramaten, bost errupia (0,08 euro) kostatzen zuen sartzeak 2016an, argazkiak ateratzeko kamerak eramaten baziren, 35 errupia (0,53 euro) kostatzen zuen eta bideoak ateratzeko kamera eramanez gero, 70 errupia (1,07 euro) kostatzen zuen.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads