Hebei

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hebeimap
Remove ads

Hebei (河北 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 187.700 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 70.000.000 biztanle bizi ziren bertan.

Datu azkarrak Hebei(河北) Héběi Shěng, Administrazioa ...
Remove ads

Inguru naturala eta kokapena

Thumb
Saihanba parke nazionaleko belardiaren ikuspegia.

Erdialdeko eta hegoaldeko Hebei probintzia, Ipar Txinako lautadaren parte da. Mendebaldean Taihang mendiak, eta iparraldean Yan mendiak daude. Txinako Harresi Handiak, probintziaren iparraldea zeharkatzen du, ekialdetik mendebaldera. Mendirik altuena, Hebei ipar-mendebaldean dagoen Xiaowutai mendia da (2.882 metro). Yan mendiak probintziaren iparraldean zehar hedatzen dira, Barne Mongoliako mugatik gertu.

Txinako Harresi Handia probintzia iparraldetik igarotzen da ekialdetik mendebaldera, Beijing udaltasuna zeharkatu aurretik. Ekialdean Bohai Itsasoarekin egiten du muga, Barne Mongolia iparraldean, Liaoning ipar-ekialdean, Shanxi mendebaldean, Henan hegoaldean, eta Shandong hego-ekialdean. Horrez gain, Hebei probintziak Tianjin eta Beijing udalerriak erabat inguratzen ditu.

Klima

Hebeik montzoiak baldintzatutako klima kontinentala dauka, tokiaren eta altueraren arabera aldatzen den arren, urtarrileko batez besteko tenperatura -16 eta -3 gradu artekoa da eta uztaileko tenperatura 20 eta 27 gradu artekoa. Barne Mongoliako basamortu guneetatik hurbil dagoenez, are ekaitzak maiz gertatzen dira udaberri eta udazkenean eta zerua erabat estaltzen dute.

Prezipitazioak nahiko urriak dira, 400 eta 800mm bitartean, eta orokorrean uda garaian jausten dira.

Remove ads

Banaketa administratiboa

Informazio gehiago Mapa, # ...
Remove ads

Politika

Hebei probintziako gobernadorea Hu Chunhua (胡春华) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Yunchuan (张云川) da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HEBEI
Qinhuangdao ZBSH SHP Qinhuangdao Shanhaiguan Aireportua
Shijiazhuang ZBSJ SJW Shijiazhuang Daguocun Nazioarteko Aireportua
Xingtai ZBXT XNT Xingtai Aireportua

Kanpo estekak

Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads