Hebron
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hebron edo Al-Khalil[1] (arabieraz: الخليل al-Ḫalīl; hebreeraz: חֶבְרוֹן) Zisjordaniako hiririk populatuena da. 2007an 163.000 biztanle inguru zituen. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Patriarken hilerria duenez, judaismoaren bigarren hiririk santuena da eta haren erdigunean 500 kolono judu inguru bizi dira 150.000 palestinarren inguruan. Hebron hiri santua da musulmanentzat, juduentzat eta kristatuentzat. Haien arabera, hirian, Makpelako haitzuloan daude lurperatuta Abraham, haren emazte Sara, Isaak eta Jakob semeak, Isaaken emazte Rebeka, eta Jakoben emazte Lea. Haitzuloaren gainean, Ibrahimi meskita dago egun. Hebrongo hiria ezaguna da kale mehar bihurgunetsuengatik, harrizko etxeengatik, eta merkatuengatik. Egun Israelgo eta Palestinako gudarosteen kontrolpean dago. Juduak bizi diren alderdia Israelgo gudarosteak zainduta dago.
Remove ads
Historia

Eskualdeko eta munduko hiririk zaharrenetarikoa da: K.a. IV. milurtekoan kanaandarrak bizi ziren, eta hiria haien erresumako hiriburua izan zen. Biblian Hebrongo erresuma aipatzen da K.a. XVIII. mendean.
Dabid erregea Hebronen izendatu zuten Israelgo erregea, eta Jerusalem eskuratu arte, Israelgo erresumako hiriburua izan zen.
Greziak menderatu zuen, eta Erromak gero. Bizantziar Inperioaren mende gelditu zen gero, eta Justiniano enperadoreak eliza kristau bat eraikiarazi zuen Abraham hilobiratuta dagoen haitzuloan, baina persiarrek suntsitu zuten. 638an musulmanek okupatu zuten, eta lehengo eliza kristaua meskita bilakarazi zuten.
1967. urtean, Sei Eguneko Gerraren ondoren, Hebron Israelen mendean geratu zen, eta 1971n judu-herri bat, Qiryat Arba, sortu zuten Hebronen ekialdean. 1994ko otsailaren 25ean, Baruch Goldstein kolono juduak 29 palestinar tirokatu zituen Ibrahimi meskitan otoitzean ari ziren bitartean. 1997. urtean oso istilu larriak izan ziren, harik eta Israelgo gudarosteak Hebron hartu zuen arte, iskanbilak kontrolatzeko asmoz.
Remove ads
Klima
Remove ads
Demografia
Alkateak
- Abdullah Yusuf Mohtasib (1880-1890)
- Ahmed Zablah (1890-1895)
- Abdul Rahman Al-Sharif (1895-1900)
- Sheikh Arif Sharif (1900-1912)
- Sheikh Hussein Al-Sharif (1912-1920)
- Sheikh Mokhlis Hammouri (1920-1935)
- Nasiruddin Nasir al-Din (1935-1936)
- Abdullah Kardous (1936-1938)
- Nassif Khairi (1938-1940)
- Mohammad Ali Al-Jabari (1940-1958)
- Rashid Arafa (1958-1962)
- Abdul Khaliq Yagmore (1962-1964)
- Sheikh Mohammad Ali Jabari (1964-1972)
- Sheikh Mohammad Ali Jabari (1972-1976)
- Fahd Qawasmi (1976-1980)
- Mustafa Natsheh (1980-1983)
- Zamir Shemesh (1983-1986)
- Abdul Majeed Al-Zeer (1986-1994)
- Mustafa Natsheh (1994-2007)
- Khaled Osaily (2007-2012)
- Daoud Zatari (2012- 2017)[25]
- Tayseer Abu Sneineh (2017 - gaur egun)[26]
Remove ads
Herri eta hiri senidetuak
Amman (Jordania)[27]
Arcueil (Frantzia)[28]
Bağcılar (Turkia)[29]
Belford (Frantzia)[30]
Beyoğlu (Turkia)[31]
Buenos Aires (Argentina)[28]
Bursa (Turkia)[32]
Casablanca (Maroko)[30]
Derby (Ingalaterra)[33]
Donostia (Euskal Herria)[34]
Fez (Maroko)[30]
Genova (Italia)[28]
Keçiören (Turkia)[29]
Kordoba (Espainia)[30]
Makassar (Indonesia)[35]
Medina (Saudi Arabia)[30]
Newcastle (Ingalaterra)[28]
Pisa (Italia)[28]
Saint-Pierre-des-Corps (Frantzia)[36]
Şanlıurfa (Turkia)[37]
Thies (Senegal)[38]
Turin (Italia)[39]
Vacaria (Brasil)[40]
Yiwu (Txina)[41]
Remove ads
Hiritar ezagunak
- Yitzhaq Shami (1888-1949), idazlea
- Sulaiman Ja'abari (1912-1994), muftia
- Anwar Khatib (1917-1993), politikaria
- Abdul Qadeem Zallum (1924-2003), politikaria
- Aziz Dweik (j. 1947), politikaria
- Khaled Al Osaili (j. 1947), enpresaburu eta politikaria
- Sufian Sultan (j. 1948), nekazaritza ingeniari, irakasle eta politikaria
- Azzam Tamimi (j. 1955), ekintzailea
- Mazen Dana (1962-2003), kazetaria
- Hasan Hourani (1974-2003), artista
- Dima Tahboub (j. 1976), idazlea
- Laith Al-Juneidi (j. 1978), film-zuzendari eta zinema ekoizlea
- Issa Amro (j. 1980), ekintzailea
- Fadi Elsalameen (j. 1983), enpresaburua
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
