Heleta
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Heleta[a] Nafarroa Behereko udalerria da eta Arberoa eskualdean dago kokaturik.
Remove ads
Geografia
Ingurune naturala
Harana ibaia udalerriko lurretan (Heraitzen) jaiotzen da. Bere ibaiadar bat ere igarotzen da udalerritik, Garraldako erreka. Bestalde, Arberoa erreka (Lihurriren ibaiadarra dena), Errobiren ibaiadarra den Lakako erreka ere udalerritik pasatzen dira. Azkenik, Baigura mendira igotzeko abiapuntua ere bada.
Udalerri mugakideak
Etxeak eta auzoak
- Gibelherri
- Hozkaitzela
- Garreta
- Habiaga
- Zuharitz
- Xistela
- Baigura
- Plaza
Remove ads
Ekonomia
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gazta egiten duen kooperatiba bat badago herrian. Urtero, azaroan, ospe handia duen behorren azoka egiten da bertan.
Demografia
XIX. mendearen erdialdean 1.200 biztanle baino gehiago izatera iritsi zen Heleta. Ordutik beherakada demografikoa jasan zuen, eta 1980ko hamarkadan 600 bainao gutxiago ziren. XXI. mendearen hasieran biztanle gutxi batzuk berreskuratu zituen.
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 2009, 2010, 2011 eta 2012ko edizioak Heletan ospatu ziren.
Jaiak
Heletako jaiak abuztuaren 15ean dira.
Ondasun nabarmenak
Kultur ministerioaren Mérimée datu basearen arkitekturari buruzko ondarearen datu-basean, eraikin hauek jaso dira:
- Bitirenea etxea
- Iholdiko baserri eta etxeak
- Andra Maraiaren eliza
- Santa Maria etxea
- Heletako pilotalekua
- Heletako ezker-hormadun pilotalekua, Andra Mariaren eliza ondoan
- Andra Mariaren eliza
- Herriko etxea
- Garreta auzoko Garrabeheti, Garragaztelu edo Gaztelu baserria
Heletar ezagunak
- Jacques Garra Salagoiti (1736-1808), apaiz eta hidrologoa.
- Mitxel Elizanburu (1826-1895), apaiz eta idazlea.
- Etienne Salaberri (1903-1981), apaiz, idazle eta kazetaria.
- Xipri Arbelbide (1934-), euskal idazle eta kazetaria.
- Marie-Andrée Arbelbide (1936-), politikaria, udalerriko auzapeza 30 urtez izandakoa.
- Piarres Aintziart (1937-), euskal idazlea.
- Jean Pierre Curutchet (1937-), idazlea eta euskaltzain urgazlea.
- Mixel Etxeberri (1948-), pilotari eta abeslaria.
- Jean Pier Mendiburu (1948-2022), bertsolaria.
- Maddi Hegi (c. 1961-1987), Iparretarrakeko kidea.
- Jean-Louis Larre (1962-1983), Iparretarrakeko kidea.
- Agustin Alkhat (1982-), musikaria.
Remove ads
Oharrak
- /heléta/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads