Heliox

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Helioxa, helioz (He) eta dioxigenoz (O2) osatutako gaseoso arnasgarri konposatua da. Medikuntzan erabili izan da 1930ko hamarkadatik. Nahiz eta hasieran arnasketaren eragozpenak arintzeko erabiltzen hasi, honen erabilpenak zabaldu egin dira harrezkero, gasaren dentsitate baxuaren ondorioz batik bat. Urpekaritzan ere erabili ohi da.

Datu azkarrak Konposizioa, Identifikatzaileak ...
Remove ads

Medikuntzan

"Heliox" itsas-mailako airean dagoen oxigeno proportzio berdina erabiltzen da medikuntzan (%21a, alegia). Hala ere, beste nahasketa batzuk ere daude erabilgarri. Helioxa, arnasketa bidearen diametroaren txikiagotzea inplikatzen duten baldintza medikuetan erabiltzen da orokorrean. Hauek dira helioxaren erabilpena behar duten gaixotasun batzuk: asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) eta mota honetako arnasketa gaixotasun ugari.

Remove ads

Urpekaritzan

Thumb
Urpekaria helioxa duen botila erabiltzen.

Urpekaritza profesionalean ere erabili ohi da gas hau, nitrogeno-narkosi eta oxigeno-pozoitze arriskuak murrizteko. Nitrogeno-narkosia gutxiagotzen da nitrogenoaren zati bat beste gas batzuen nahastearekin ordezkatzean. Helioaren kostu altuaren ondorioz, helioxa urpekaritza sakon komertzialean nahiz kirol-urpekaritzan erabiltzen da eskuarki. Nahaste baten oxigeno-proportzioa alda daiteke urpekaritza planaren arabera.

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads