Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Henrike IV.a (Goslar, 1050eko azaroak 11-Liege, 1106ko abuztuak 7), germaniar errege izan zen 1056tik, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 1084tik 1105ean kargua utzi zuen arte. Saliar dinastiako hirugarren enperadorea izan zen. Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearen eta Agnes Poitoukoaren semea izan zen.
Remove ads
Biografia
1056an, bere aita Henrike III.a hil ondoren, errege germaniar bihurtu zen bere amaren erregeordetzapean, eta, ondoren, Anon Koloniakoa eta Adalberto Bremengoa gotzainen erregeordetzapean. Bere erregealdian (adin nagusitasunera 1065ean iritsi zen), errege germaniar eta enperadore bezala zuen boterea sendotzeaz arduratu zen, hirien boterea babestuz eta saxoien aurka borrokatuz. Bere boterea, onura eta titulu eklesiastikoak emanez ere sendotzen saiatu zen, arrazoi honegatik, 1077ko urtarrilean, Gregorio VII.a aita santuarekin bere ika-mika hasiz, Henrike IV.ak Wormsen kontzilio bat deitu zuenean. Honekin, aita santua kargutik kendu zuen, nork, hilabete bat beranduago, boterea berreskuratu eta enperadorea eskumikatu zuen, Gregorio VII.aren autoritatea publikoki onartu behar izan zuena Canossako gazteluan urte horretan bertan. Erdi Aroan aita santuek eta errege kristau batzuk izan zuten gatazkaren hasiera izan zen, inbestiduren auzia bezala ezagutzen den gatazka.
Printze alemaniarrek, Rodolfo Suabiakoa eta Hermann Salmekoa buruzagi zituztela, ez zuten onartu Henrike IV.ak enperadore titulua berreskuratu izana, eta bere aurkako borroka bat hasi zuten. Berriz Gregorio VII.aren aurka eginez, bigarren aldiz eskumikatua izan zen. Henrike IV.ak, orduan, aita santu bezala (antipapatzat hartzen dena), Ravenako antzinako artzapezpikua izendatu zuen Klemente III.a izenarekin, eta honen bidez koroatu zen enperadore 1084an.
Bere erregealdiko azken urteetan, bere seme nagusia zen Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak eta bere bigarren emazteak ere parte hartu zuten matxinadei aurre egin behar izan zien. 1105ean, Mainzeko Dietak tronua uztera behartu zuen.
Remove ads
Seme-alabak
1066ko uztailak 13an, Trebur alemaniar hirian ezkondu zen lehen aldiz, Berta Savoiakoarekin, Oton I.a Savoiakoa markesa eta Adelaida Susakoaren alaba zena. Bertarekin, honako seme-alaba hauek izan zituen:
- Adelaida (1070-1071ko ekainak 4)
- Henrike (1071-1071ko abuztuak 2)
- Agnes (1072/1073-1143ko irailak 24), 1079an, lehen aldiz, Frederiko I.a Suabiakoarekin ezkondua Ratisbonan, 1105ean hil zena eta Suabiako dukea, eta, Agnesekin batera, Hohenstaufen etxearen sortzailea izan zena. 1106an, bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Leopoldo III.arekin, Austriako markesa eta Elzia Katolikoko santua.
- Konrado II.a Italiakoa (1074ko otsailak 12-1101eko uztailak 27), Henrikeren oinordekoa izan zena.
- Henrike V.a (1086ko urtarrilak 8-1125eko maiatzak 23), bere oinordekoa enperadore bezala.
Remove ads
Genealogia
Aurrekoa Henrike III.a |
Erromatarren Erregea (Alemaniako erregea) 1053-1084 |
Ondorengoa Konrado II.a |
Aurrekoa Henrike III.a |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko Enperadorea 1084-1105 |
Ondorengoa Henrike V.a |
Aurrekoa Konrado I.a Bavariakoa |
Bavariako dukea 1053-1054 |
Ondorengoa Konrado II.a Bavariakoa |
Aurrekoa Konrado II.a Bavariakoa |
Bavariako dukea 1055-1061 |
Ondorengoa Oton II.a Bavariakoa |
Aurrekoa Welf I.a Bavariakoa |
Bavariako dukea 1077-1096 |
Ondorengoa Welf I.a Bavariakoa |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa ![]() |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads