Hessen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hessen[1] Alemaniako erdialdeko land edo estatu federatu bat da. Antzinako Prusiaren mendeko Hesse eta Hesse-Nassau lurraldeen bat egitetik sortu zen, 1945ean. Wiesbaden du hiriburu (275.000 biztanle). Hala ere, Frankfurt (667.000 biztanle) da estatuko hiri nagusia. 21.100 km2 ditu, eta 2010ean 6.067.021 biztanle zituen (287 biz./kmkm2).

Remove ads
Geografia
Hertziniar Alemaniaren erdialdean dago. Zuhaitzez hornituriko harearrizko goi-ordokietan zenbait sumendigune gorago daude (Rhon, Vogelsberg, Meissner). Taunus eskistozko mendiak ditu Frankfurteko iparraldean, eta Odenwald mendiak hegoaldean.
Ibaiak: Rhin eta haren adarrak (Main eta Lahn), Weser, Werra eta Fulda. Basoek lurraldearen % 40 hartzen dute, eta nekazaritzak ez du inoiz pisu handirik izan, lurraren pobrezia dela eta. Hesseko iraganbidean eta Rhin eta Maingo ibarretan soilik ateratzen zaio etekin onik fruituen eta bereziki mahatsaren ekoizpenari.
Mugakideak
Hiri nagusiak
Remove ads
Historia
XII. mendean Turingiarekin bat egin zuen. Filipe I.a Bihoztuna hil zenean (1567), lau estatutan zatitu zen, eta haren semeen artean banatu ziren: Hessen-Kassel, Hessen-Darmstadt, Hessen-Rheinfels eta Hessen-Marburg. Azken biok aurreko bien mende geratu ziren XVII. mendean. Hessen-Kassel Prusiak beretu zuen 1866an; Hessen-Darmstadt, berriz, Iparraldeko Alemaniako Konfederaziora bildu zen.
Bigarren Mundu Gerra amaiturik, Hessen eta Renania-Palatinatua estatu federatuen artean zatitu zen lurraldea.
Remove ads
Banaketa administratiboa
Eskualdeak
Ekonomia
Energia baliabideak aski urriak dira: Taunusko burdina, Fuldako potasa, Frankfurt eta Kassel inguruko lignitoak. Rhin-Main ardatzean, Wiesbadendik Frankfurta eta Darmstadt eta Kassel inguruan dira industriagune nagusiak. Fabrikazio mekanikoa eta elektrikoa, eta elektronika dira jarduerarik behinenak, kimikarekin eta ohialgintzarekin batera.
Politika
2009ko urtarrilaren 18an egin ziren Hessengo parlamenturako hauteskundeak eta Alemaniako Batasun Demokrata Kristauak irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:
Remove ads
Pertsona ezagunak
- Johann Wolfgang von Goethe (1749-1832), idazlea
- Bettina von Arnim (1785-1859), idazlea
- Jacob Grimm (1785-1863), idazlea
- Wilhelm Grimm (1786-1859), idazlea
- Friedrich Wöhler (1800-1882), kimikaria
- Georg Büchner (1813-1837), poeta
- Henri Nestlé (1814-1890), merkatari eta kimikaria
- August Friedrich Kekulé (1829-1896), kimikaria
- August Weismann (1834-1914), biologoa
- Adam Opel (1837-1895), ingeniaria eta enpresaburua, Opel enpresaren sortzailea.
- Alejandra Fiódorovna Románova (1872-1918), Errusiako azkenengo zarisa.
- Otto Hahn (1879-1968), fisikari eta kimikaria, erradioaktibitatean aintzindaria
- Erich Fromm (1900-1980), psikoanalista
- Anne Frank (1929-1945), haur judua, idatzi zuen egunerokoagatik ezaguna.
- Volker Schlöndorff (1939- ), zine zuzendaria
- John MacEnroe (1959- ), Estatu Batuetako tenis-jokalaria, historiako jokalaririk handienetakoa. Wiesbadengo Estatu Batuarren base militarrean jaio zen.
- Tilo Wolff (1972- ), musikaria
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
