Heteroptero
Zimitz edo tximutx izena ere ematen zaien hemipteroideoen superordenako zenbait intsektu lehortar edo urtarrez esaten da. Goiko hegoak larrukarak dira lehen erdialdean, minzkarak bigarrenean, eta bizkarrean gurutzatuta daude. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Heteropteroak dira Heteroptera subordenako intsektuak, eta hauetako askori euskaraz izen arrunta tximitx edo zimitz dutenak (nahiz eta izen hori beste intsektu batzuei ere ematen zaien). Beste intsektu ezagunen bat ere bada talde honetakoa, hala nola zapatari arrunta.
| Artikulu edo atal hau «Zimitz (intsektua)» artikuluarekin batu dadila proposatu da. ([[{{{2}}} |Eztabaida]]) |
Hemiptera ordenaren barneko intsektu subordena da, 41 bat familia eta 30.000 espezie inguru hartzen dituena.[1].
Remove ads
Ezaugarriak
Espezie gehienek bi hego pareak desberdinak dituzte. Gainekoak hemielitroak dira: atal basala gogorra eta larrukara dute eta atal distala minzkara. Azpikoak, berriz, mintz meheko gardenak dira[2]. Geldirik daudelarik, bi hegal pareak bizkarrean gurutzaturik egoten dira. Aho-aparatua (moko edo estiletea deitua) zorrotza eta ziztatzaile-xurgatzailea da. Likidoz elikatzen dira: batzuk landareen fluidoez (izerdia, fruitu edo hazien edukia...) eta beste batzuk animalien fluidoez. Azken hauetako batzuk, ohe-zimitza eta Chagas-en gaixotasuna kutsatzen duen Triatoma infestans, esate baterako, parasitoak dira[3]
Metamorfosi bakuna dute (garapen paurometaboloa), gehienetan 5 ninfa aldirekin. Hirugarrenetik aurrera, apurka-apurka, hegoak agertzen zaizkie. Oso habitat desberdinetan bizi daitezke; gehienak ingurune lehortarretan (landareak, orbela, lurzorua) agertzen diren arren, beste batzuk ur gezatakoak edo itsastarrak dira[4] .
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
