Hezetasuna airean edo beste gai batean (arropa, ogia, gai kimikoa...) dagoen ur edo lurrun kopurua da. Alegia, gorputz batek itsatsia duen ura, lurrunduz gero airearekin nahasten dena.
Hezetasuna neurtzeko unitate eta magnitudeak
Arloaren arabera, hezetasunak magnitude desberdinak adierazten du:
Izena | Unitatea | Magnitudeak | |
---|---|---|---|
Hezetasun erlatiboa | lurrun presioa / lurrun masa | ||
Hezetasun absolutua | lurrun masa / aire bolumena | ||
Hezetasun kopurua | ur masa / produktu masa | ||
Ur edukia | lurrun masa / aire lehorraren masa | ||
Hezetasun espezifikoa | lurrun masa / aire hezearen masa |
Airearen hezetasuna
Airean dagoen ur lurrun kopurua, itsasoetako, ibaietako eta aintziretako uretatik sortzen dena. Eguratsaren ezaugarririk aldakorrena da, eta eguraldiaren eta klimaren osagai nagusietakoa. Aireko hezetasunak tenperatura aldarazten du, Lurreko eta Eguzkiko irradak bereganatzen baititu.
Eguratsean zenbat eta lurrun kopuru handiagoa izan, orduan eta ekaitza sortzeko energia handiagoa izaten da.
Aireak har dezakeen lurrun kopurua ez da bera leku eta une guztietan, tenperaturaren arabera aldatu egiten baita (30 °C-an aireak % 4-ko lurruna izan dezake, baina -40 °C-an ezin du % 2-tik gora lurrun izan).
Aire bolumen batek tenperatura jakin batean har dezakeen lurrun guztia duenean, airea asea dela esaten da. Ase gabe dagoen airea hiru modutan asetzen da: ura lurrundu eta airera joanik, tenperatura desberdina duten bi aire masa nahasturik, eta ohikoena, airea hozturik, lurrunari eusteko ahalmena galdu egiten baitu hala. Airea asea denean, laino edo hodei bilakatzen da lurruna. Airea hozten jarraitzen bada, euria, elurra, kazkabarra, etab. egiten du.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.