From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilen Liburua edo Peri em Heru "Egunera irteteko Liburua", hil testu bat da, formula magiko multzo batez osatua, rau, hila, Duatean zegoenean Osirisen epaiketa gainditzen laguntzen zutena eta, horrela, Aarura joatera, egiptoar mitologiaren arabera.
Hilen Liburua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Tot |
Izenburua | 𓂋𓏤𓈓𓏌𓏤𓉐𓂋𓏏𓂻𓅓𓉔𓂋𓅱𓇳𓏤 |
Jatorrizko herrialdea | Antzinako Egipto |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Egiptoera |
Argumentu nagusia | Duata eta funeral rite (en) |
Liburuaren idazketa Inperio Berrian datatuta dago, baina haren jatorria aurkitzeko, Antzinako Inperioko Piramideen testuetan begiratu behar da, ondoren, Sarkofagoetako testuetara eboluzionatu zuena Inperio Ertainean. Jarraikako aldaketa horrek, formula bilduma heterogeneo horrek Egiptoko historiako garai guztietako hil testuak izatea dakar berarekin. Hilen Liburuaren hiru bertsio ezberdin nabarmentzen dira, historian zehar, elkar ordeztuz joan zirenak:
Dyedefhor, jakintsu eta igarle bezala ospe handia izan zuena, tradizioak Hilen Liburuko otoitzaren egiletzat hartzen du.
"Hilen Liburua" izenburua haren lehen editore eta itzultzailengandik datorkio: Karl Richard Lepsius egiptologo alemaniarrak 1842an Das Todtenbuch der Ägypter izenaz argitaratu zuen, hilobi profanatzaileek momien ondoan aurkitu zituzten inskripziodun papiroei eman zieten izenetik datorrela ere esaten den arren: Kitab al-Mayitun izendapenak arabieraa "Hilaren Liburua" esan nahi du,. Antzinako egiptoarrek "Egunera irteteko Liburua" izena eman zioten, haatik.
Oraingoz, 192 atal ezagutzen dira, baina luzera oso ezberdina dute, eta ez dago papiro bakar bat bera ere guztiak dituena. Papiroen luzera hildako bakoitzaren aberastasunaren araberakoa zen, eta, behin ospea hartzen hasi zenean, bertsiorik merkeenak "sailean" egiten zituzten tenpluek, eta ondoren, eroslearen izenarekin beteak ziren. Bata bestearen atzeko formulak, inolako ordenarik gabe, eta ale batzuetatik besteetara aldatzera iristen direnak, badute, hala ere, barne logika bat. Paul Barguet egiptologo frantziarraren arabera. Hilen Liburua, honako modu honetara bana daiteke.
Beharbada, Hilen Liburuko atalik garrantzitsu eta ospetsuena "Bi Maaten gelan sartzeko formula" izenburukoa da; hor, hildakoa Osirisen epaimahaiaren aurrean agertzen den bere bihotza pisatzeko (kontzientzia eta moralitatea), eta behin proba gaindituta, bere bidea jarrai dezan hilen munduan, Duatean, Aaruko zelai emankorretara iritsi arte.
Atal horrek luzera eta konplexutasun nabaria du; halaber, "Aitortza negatiboak": hildakoak epaimahaiko jainkoen aurrean egiten zituen errugabetasun aitorpenak, bere ekintza pertsonalak justifikatzeko, argi uzten du atal horrek antzinako egiptoarren ustez zeukan garrantzi moral handia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.