Hizkuntza eraiki

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Hizkuntza eraikia (ingelesez: constructed language edo conlang) edo hizkuntza artifiziala (ingelesez: artificial language) artifizialki sortutako hizkuntza da. Hiru multzo handitan bana ditzakegu, funtzioaren arabera:

  • hizkuntza lagungarriak (ingelesez: auxiliary languages edo auxlangs), nazioarteko komunikazioa erraztera bideratuak,
  • hizkuntza proiektatuak (engineered languages edo engelangs), helburu esperimental, filosofiko edo logikazkoei lotuak, eta
  • hizkuntza artistikoak (artistic languages edo artlangs), zio estetikoekin abiatuak.

Kontzeptualki horrela izanda ere, kontuan hartu behar dugu sorreran hizkuntza guztiak direla artifizialak, eta urteen joan-etorrian erabiltzaileek hizkuntza natural bihurtzen dituztela.

Euskara batuaren eta hebreera modernoaren kasuak dira, nolabait: XX. mendean osagarri zaharretatik sortutako hizkuntzak dira, denborak aurrera egin ahala hizkuntza natural bihurtuak.

Gaur egun, gehien hitz egiten den hizkuntza artifiziala esperantoa da.

Remove ads

Hizkuntza lagungarriak

Thumb
Interlinguaren bandera.
Thumb
Esperantoaren bandera.
Thumb
Volapükaren bandera.
Kotavaren bandera.
Thumb
Idoaren bandera.

Hizkuntza lagungarriak nazioarteko komunikazioa ahalbidetzeko sortzen dira, maiz lingua franca izateko borondatez. Nazioarteko hizkuntza lagungarriak (ingelesez: international auxiliary language edo IAL) izena ere hartzen dute. Adibide ezagunenak dira esperantoa, volapüka, idoa eta interlingua. Laurek dituzte hainbat urteko esperientzia, hiztun kopuru zabala munduan zehar, eta baliabide ugari. Halaber, kotava sortu zen esperanto eta ido hizkuntzak eraikitzerakoan egindako akatsak zuzentzeko asmoz.

Romanica ere hizkuntza lagungarria da. Erromantze hizkuntzak batuta sortua, latin modernotzat erabiltzen da.

XX. mendearen hondarrean, gestunoa edo nazioarteko keinu hizkuntza eraiki zuten, gor eta mutuek mundu osoan elkar ulertzeko kodetzat.

Remove ads

Hizkuntza proiektatuak

Hizkuntza logikoak edo esperimentalak dira. Loglan da horien adibide.

Hizkuntza artistikoak

Thumb
Quenyaren, hizkuntza artistiko eraiki baten, idazketa berezia

Helburu estetikoekin eginak dira. J. R. R. Tolkien idazleak sortutako quenya hizkuntza adibide argia da. Halaber, solresol hizkuntza dugu, musikaren notekin egina. Klingon hizkuntza ere badago, Klingon Inperioko zibilizazio alienigenoaren ama hizkuntza Star Trek zientzia fikziozko frankizian. Simlish, The Sims bideojokoetan erabilitako hizkuntza ere eraikia da.

Azkenik, aipatzekoak dira hurrengo hizkuntza eraikiak:

  • miresua hizkuntza, euskara hartu duelako osagarri, finlandierarekin nahasita; elkarren arteko mintzaira urrunak izanda, kode berri bitxia edo exotikoa sortu dute horrela, helburu komunikatiborik bilatu gabe;
  • eta krutxiera, euskarazko hitzak dituen beste hizkuntza eraiki bat.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads