Holborn
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Holborn Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Camden udalerriaren hegoaldea hartzen du eta beraz hiriburuaren erdigunean dago.
Remove ads
Historia
Eremuaren lehenengo aipamena Westminster abadiako 959 urteko agiri batean agertzen da. 1223 urtean Londresko hiriaren harresia bertan zegoen, Holborn Bars eraikina dagoen tokitik. 1494an Henrike V.ak Holbornetik pasatzen zen errepidea pabimentatzeko agindua eman zuen eta ingurua populatzen hasi zen.
1855 urtean Glasshouse Yard, Saffron Hill, Hatton Garden, Ely Rents eta Ely Place, St Andrew Holborn Above the Bars, St George the Martyr eta St Sepulchre parrokiak elkartu eta Holborn barrutia eratu zen, 1900an udalerria (borough) bihurtu zena. 1965 urtean Hampstead eta St Pancras udalerriekin bat egin eta Camden udalerria eratu zen.
Remove ads
Biztanle ezagunak
- Thomas Chatterton (1752-1770), poeta
- Ann Ward Radcliffe (1764-1823), idazlea
- Charles Dickens (1812-1870), idazlea
- William Morris (1834-1896), margolari eta idazle sozialista
Ondasun nabarmenak
- Holborn Circus.
- Udaletxea.
- St Andrews eliza, Holborn Circus-en.
- "Holborn Bars" edo Prudential Assurance Building.
- Pearl Assurance Building.
- Freemasons' Hall.
- Goodenough College.
- Red Lion Square.
Informazio praktikoa
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

