Hugo Junkers

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hugo Junkers
Remove ads

Hugo Junkers (Rheydt (Garai hartan, Prusia, oraingo Westfalia iparraldeko Renanian, 1859ko otsailaren 3a-Gauting (Bavaria), 1935eko otsailaren 3a). Aeronautiko eraikitze lanetan aritu zelako hartu zuen gaur egun arteko ospea.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Hasiera batean, motorrak eta gasen konprimagarritasuna ikastera dedikatu bazen ere, aeronautikan eskua sartzen hasi zen gero eta oso gustuko egin zitzaion. Bere izena daraman kalorimetroa asmatu zuen eta bainugelarako berogailua ere bai.

1910ean, hegazkin faktoria bat sortu zuen Dessauen eta bere izena jarri zion (Junkers).

Thumb
Hugo Junkers eta Henry Ford

1917an, Junkers J 4 hegazkin blindatua egin zuen eta J.I Blechesel militar izena eman zitzaion. Era berean, industria areonautikoan iraultza suposatuko zuen erabat aluminio ondulatuz gaineztatutako lehen abioia ere egin zuen eta, aldi berean, automobil bat, fabrika honetan egindako gailuetan ikurra izango zena. Bide horri jarraituz, 1927an, gaur egun hain ezaguna zaigun Diesel motorra sartu zuen hegazkinen munduan, eta lehenengo turborreaktoreak ere diseinatu zituen.

Thumb

II. Mundu Gerran, berak sortutako empresak Luftwaffe, abiazio alemana, hornitu zuen, Ju-52 delakoarekin, hiru motorreko monoplanoa, tropen eta material garraoian erabili ohi zena. Edo Ju-87, bonbardatzeko monomotorra, Stuka deritzona eta bi motorrez osatutako Ju-88a.

1859ko otsailaren 3an, Junkers Gautingen hil zen, Bavarian.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads