Hugues de Revel

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hugues de Revel
Remove ads

Hugues de Revel (? - Lur Santua, 1277) Ospitaleko Zaldunen 20. Maisu Handia izan zen 1258etik hil zen arte.

Datu azkarrak Grand Master of Sovereign Military Hospitaller Order of St John of Jerusalem (en), Bizitza ...

Iturri batzuen arabera, Dofinerrikoa zen jatorriz, eta, beste batzuen arabera, ingelesa edo normandiarra. 1243tik 1248ra Zaldunen Krakaren agintea izan zuen eta 1251tik 1258ra Ordenaren Komandante Handia izan zen.

1258an Guillaume de Chateauneuf hil ondoren aukeratu zuten Maisu Nagusi. San Sabasko Gerraren ondorioei aurre egin zien Akreko gotorlekuaren kontrolagatik. Tabor mendiko beneditarren abadia eskuratuta, Ordenaren domeinuak handitu zituen, baina Zaldunen Kraka galdu zuen mamelukoen aurrean. Hainbat aldiz aldatu zituen Ordenaren estatutuak eta usadioak eta ohiturak bildu zituen.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads