Iberiar penintsula
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Iberiar penintsula[1] Europako hego-mendebaldeko penintsula da. Bertan Espainiako eta Portugago zati handienak daude (zenbait lurralde penintsulaz kanpo dituzte), Andorra osoa, Gibraltar osoa, eta Frantziako hegoaldeko zati txiki bat.
Iberiar penintsula | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mulhacén |
Mota | penintsula |
Azalera | 596.740 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°14′24″N 4°14′21″W |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa Mediterraneoa Bizkaiko golkoa |
Leku geografikoa | Europa |
Erdi-uharte izanda, itsasoz inguratua dago ia alde guztietatik: iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebalde-hegoaldean Ozeano Atlantikoa eta ekialde-hegoaldean Mediterraneoa daude. Europara Pirinioek lotzen dute.
582.925 kilometro koadro ditu penintsulak.
Ibai handiek zeharkatzen dute, hala nola, Duero, Ebro, Tajo, Guadalquivir, Guadiana, Jucar eta Segura.
Iparraldeko muturra Estaca de Bares (Coruña) da, eta ipar-ekialdeko bazterrean, Creuseko lurmuturra dago (Girona). Hego-ekialdean, Gata (Almeria). Hegoaldean, Gibraltarko itsasartea mugatzen duen Tarifa (Cadiz), Europako punturik hegoaldetarrena. Hego-mendebaldean, azkenik, San Bizente (Algarve) dago.
Gaztelania eta portugesa hizkuntza mintzatuenak dira, eta penintsulatik kanpo nabarmenki hedatu dira, Espainiar Inperioak eta Portugaldar Inperioak munduan barreiatuta. Hirugarren mintzatuena katalana da, eta horren ondoren galiziera eta euskara datoz. Badira beste hizkuntza gutxitu batzuk, hala nola asturiera, aragoiera eta aranera, besteak beste. Azkenik, Gibraltarren ingelesa nagusi da