Inulina

Almidoiaren antzeko homopolisakaridoa, fruktosa-hondarrez osatua eta landareetan gordailu-molekula gisa jokatzen duena From Wikipedia, the free encyclopedia

Inulina
Remove ads

Inulina fruktosaz osatutako polisakaridoa da, beraz fruktosano bat da. Funtzioari dagokionez sakarosaren homologoa dela esan daiteke.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Remove ads

Egitura

10-250 fruktosa unitate izan ohi ditu eta β (2→1) lotura glukosidikoarekin elkartuta dauden. Katearen azken unitatea glukosa molekula izan ohi da.

Garrantzia biologikoa

Almidoia bezala energia biltegia da, baina bakuoloetan bakarrik dago. 36.000 landare espezietan aurkitzen da, gehienbat dikotiledoneoen lurpeko organoetan (sustrai, tuberkulu eta errizometan). Maila industrialean txikoria landaretik lortzen da. Landareek hotzari aurre egiteko ere erabiltzen dute[1].

Metabolismoa

Polisakarido hau uretan disolbagarria da eta zuntz elikagarriaren parte da[2].

Gizakiaren listuko amilasa entzimak ez dira gai β(1→2) lotura hidrolisatzeko eta inulinak digestio aparatu guztia zeharkatzen du. Kolonean dagoen flora anaerobioak hartzidura bidez partzialki degradatzen du[3]. Horrek hesteetako flora finkatzen laguntzen du[4]. Aitzitik, inulina kantitate handiak dituzten elikagaiak janez gero, flatulentziak ager daitezke.

Erabilera

Giltzurrun funtzioaren azterketan erabiltzen da %10eko ur disoluzioan. Zainbidetik sartzen da eta ez du odol proteinekin elkarrekintzarik izaten. Hodixka mailan ez du ez iraizketa ez xurgapen prozesurik jasaten. Glomeruluan iragazi eta giltzurrun bidetik metabolizatua izan gabe kanporatzen da.

Haren kontzentrazioa gernuan neurtuz, inulinaren iraizketa abiadura hautematen da, eta horrek balio du jakiteko ea giltzurrunaren funtzionamendua egokia den.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads