From Wikipedia, the free encyclopedia
Ipar Carolina[1] (ingelesez: North Carolina, ˌnɔrθ_kærəˈlaɪnə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean dagoen estatua da, Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatutakoa.
Muga hauexek ditu: Virginia, iparraldean; Hego Carolina, hegoaldean; Tennessee, mendebalean eta Ozeano Atlantikoa, ekialdean. 135.000 km2 eta 5.881.766 biztanle (1980). Biztanleriaren % 25 arraza beltzekoa da. Hiriburua Raleigh da eta hiri nagusiak: Charlotte, Greensboro, Winston-Salem eta Chapel Hill (Unibertsitatea) dira.
Mugakide hauek ditu: Hegoaldean Hego Carolina, hego-mendebaldean Georgia, mendebaldean Tennessee, iparraldean Virginia eta ekialdean Ozeano Atlantikoa.
Bestela, estatuaren mendebaldean Appalacheak daude, eta tartean mendilerro osoko tontorrik altuena, Mitchell mendia (2.037 m).
Espainiarren ondotik, 1584. urtetik aurrera egokitu ziren bertan lehen kolono britainiarrak, Walter Raleigh itsasgizon ingelesak gidatuta. Hego Carolinarekin bat eginda zegoen lurraldea Ingalaterrako koroaren kolonia bihurtu zen 1663. urtean. Hego Carolinatik bereizi ondoren (1730), independentziaren aldeko mugimenduarekin bat egin zuen eta 1789. urtean Estatu Batuetako estatu bihurtu zen.
Tropikoz behetikoa hego-ekialdean eta kontinentala eta hotzagoa mendebaldean.
Nekazaritza ia erabat tabakoan oinarritua dagoen arren, abere eta hegazti hazkuntza ere nahikoa zabaldurik dago. Baso ustiakuntza. Arrantza. Harrobi garrantzitsuak. Industria indartsua (ehungintza, tabakoa, janari industria).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.