Isaac Singer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Isaac Merritt Singer (Pittstown, New York, 1811ko urriaren 27a - Paignton, Devon, 1875eko uztailaren 23a) estatubatuar asmatzaile, aktore eta negozio-gizona izan zen.
Alemaniar etorkinen familia batean jaio zen, eta hamabi urterekin etxetik ihes egin eta aktoreen konpainia ibiltari batean sartu zen. 1839an lortu zuen bere lehen patentea, harriak zulatzeko makina bat. Josteko makinaren diseinuan hobekuntza garrantzitsuak egin zituen. Lehen konpainia multinazional estatubatuarra sortu zuen, Singer Sewing Machine Company. Josteko makinak egin zituzten, ez bakarrik enpresentzat, baita etxeentzat ere. 1875ean hil zenean 13 milioi dolarreko dirutza zuen.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
