Scala naturae

From Wikipedia, the free encyclopedia

Scala naturae
Remove ads

Scala naturae («eskala naturala»), izakien katea edo izatearen kate handia, materia eta bizi ororen egitura hierarkikoa da, Erdi Aroko kristautasunak Jainkoak dekretatu zuela uste zuena. Jainkoarekin hasten da katea, eta aingeruen, gizakien, animalien eta landareen bederatzi zirkuluetatik mineraletaraino jaisten da[1].

Thumb
Izakien Katearen irudikapena Diego de Valadésen Rhetorica Christiana obran, 1579.

Hortik dator biologiaren historian behin eta berriro agertzen den ideia bat, zeinaren arabera organismo guztiak modu lineal, jarraitu eta progresiboan ordenatu baitaitezke, sinpleenetik hasita konplexuena den organismora iritsi arte, normalean gizakia izaten dena. Gaur egun teoria zientifiko zaharkitutzat jotzen da[2].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads