Jack Ruby

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jack Ruby
Remove ads

Jack Ruby, Jacob Leon Rubenstein jaioa (Chicago, 1911ko martxoaren 25a - Dallas, 1967ko urtarrilaren 3a) estatubatuar gaueko klubeko jabea eta Lee Harvey Oswalden hiltzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Chicagon jaio zen familia judu batean, hamar anai-arrebetatik bosgarrena eta gaizkile gaztea izan zen. 1943tik Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen hegazkinen mekanikari gisa. 1947an Dallasera joan zen eta bertan gaueko eta striptease klubak kudeatu zituen.

Legez kanpoko jardueretan parte hartu zuen, hala nola legez kanpoko jokoetan, narkotikoetan eta prostituzioan, eta mafiako kide izan zen. FBIko informatzailea ere izan zen.

1963ko azaroaren 24an Lee Harvey Oswald (John F. Kennedyren hiltzailea) hil zuen tiroz.

Thumb
Ruby Oswaldi tiro egiten, Robert H. Jacksonen argazkia

.

1964ko martxoan hilketagatik heriotza-zigorra ezarri zioten. 1966an, kondenaren aurkako apelazio-errekurtsoa onartu zen, eta beste epaiketa bat egiteko agindu zen. Ruby minbiziak jota hil zen epaiketa berria baino lehen.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads