Jacques Charles

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jacques Charles
Remove ads

Jacques Alexandre César Charles (Beaugency, 1746ko azaroaren 12a - Paris, 1823ko apirilaren 7a) fisikari, matematikari eta asmatzaile frantziarra izan zen.

Datu azkarrak 118. president of the French Academy of Sciences (en), Bizitza ...
Remove ads

Biografia

1746an jaio zen Beaugency-sur-Loire herrian. 37 urte gazteagoa zen Julie Françoise Bouchaud des Hérettes-ekin ezkondu zen. 1793an Frantziako Zientzia Akademian onartua izan zen eta Conservatoire National des Arts et Métiers sonatuan fisika irakaslea izan zen. parisen bertan hil zen 1823an 76 urte zituela.

Aurkikuntza zientifikoak

Hidrogenozko globo aerostatikoan hegan egiten lehenengoa izan zen. 1783an izan zen eta 1000 metrotako altuerara iritsi zen. Beste hainbat gailuren artean dentsimetroa asmatu zuen, likidoen dentsitate erlatiboa neurtzeko balio duena.

Gas idealak aztertzen ari zela gas baten bolumena eta tenperaturaren arteko erlazio finkatu zuen Charlesen legea deiturikoan. 1787an lortu zuen, Boyle-Mariotteren legeak aurretik (1664) eta Gay-Lussacen legeak (1805) ondoren osatuko zutena.

Remove ads

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Charles Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads