From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Baptiste-Pierre-Antoine de Monet, Lamarck-eko zalduna (Bazentin, Pikardia, 1744ko abuztuaren 1a – Paris, 1829ko abenduaren 18a) naturalista frantsesa izan zen, Historia Naturalaren sistematizazioaren garaiko zientzialari handienetakoa, Linneo, Buffon-eko kondea eta Cuvier-en ingurukoa.
Jean-Baptiste Lamarck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Baptiste Pierre Antoine de Monet de Lamarck |
Jaiotza | Bazentin, 1744ko abuztuaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1829ko abenduaren 18a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | : heart attack (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie Anne Rosalie Delaporte (en) 1792ko urriaren 2a) Charlotte Reverdy (en) (1793ko urriaren 9a - Julie Mallet (en) (1798ko maiatzaren 27a - 1819ko abuztuaren 27a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, zoologoa, akademikoa, naturalista, unibertsitateko irakaslea, biologoa, kimikaria, meteorologoa, paleontologoa, malakologoa, entziklopedista eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Historia Naturalaren Museoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Société Philomathique de Paris (en) Frantziako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | granadari |
Gradua | teniente |
Parte hartutako gatazkak | Zazpi Urteko Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erromatar katolikoa |
Lamarckek eboluzio biologikoaren lehenengotako teoria bat formulatu zuen, Lamarckismoa deitu zitzaiona, eta bera izan zen aldi berean bizidunen zientziari biologia izena ezarri ziona.
1744ko abuztuaren 1ean jaia zen familia dirudun batean. 1755tik 1959ra Amiens hirian ikasi zuen, Jesuitekin.
1761ean aita hil zitzaion eta frantziar armadan sartu zen Saint-Martingo zalduna izenarekin. Lesio bategatik( badirudi norbaitek burutik altza zuela eta lesioa eragin zion) ezin izan zen ejerzituan geratu. Ondoren medikuntza ikasketak egin zituen (baina ez zuen inoiz mediku bezela lan egin) eta botanikaz zaletu zen. Bere lehenengo liburua Frantziar florari buruzkoa (1778) izan zen eta bertan sailkapen dikotomikoa erabiliz lehenengo aportazio zientifikoa egin zuen. Liburu honekin Buffon-eko kondearen konfiantza eskuratu eta Frantziako Zientzietako Akademiarako ateak zabaldu zitzaizkion. Jardin des plantes lorategian lan egin zuen 1793ra arte, bere laguntza dela medio, museo bihurtu zen arte.
Eboluzioari buruzko lehenengo ideiak 1801ean argitaratu zituen, Animalia ornogabeen sistema liburuan, 1802an Hidrogeologia izeneko liburuan izaki bizidunen inguruko ezagutza guztiak jaso zituen eta hurrengo urteetan Paris inguruko fosilei buruzko hainbat obra kaleratu zituen. Laster iritsiko zen bere libururik ezagunena, Philosophiae Zoologique (1809), bere teoria eboluzionista azaltzen zuena.
Frantziako iraultzaren ondoren boterea eskuratu zutenek ordea ez zituzten ongi hartu bere esanak eta bizitzako azken hamar urteak pobre eta itsu pasa zituen. Hala ere azken liburu bat idatzi zuen, Histoire Naturelle des animaux sans vertèbres. Liburu honen atal asko bere alabari diktatu zizkion. Azken urteetan bere harrebak zaidu zuten.
1829an hil zen bere Parisko etxean eta hilobi komun batean lurperatu zuten.
Lamarcken idatziak eskuragai daude faksimilean eta word formatuan (frantsesez) www.lamarck.cnrs.fr gunean.
Ornogabeen sailkapenaz:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Baptiste Lamarck |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.