Jean Perrin

fisikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Jean Perrin
Remove ads

Jean Baptiste Perrin (Lille, 1870eko irailaren 30a - New York, 1942ko apirilaren 17a) frantses fisikaria izan zen. Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897); Les atomes (1921); eta Les éléments de la Physique (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.

Datu azkarrak 238. president of the French Academy of Sciences (en), presidentea ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads