Johannes Diderik van der Waals

From Wikipedia, the free encyclopedia

Johannes Diderik van der Waals
Remove ads

Johannes Diderik van der Waals (Leiden, 1837ko azaroaren 23a - Amsterdam, 1923ko martxoaren 8a) herbeheretar fisikaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Gas eta likidoen egoeraren ekuazioan egindako lanagatik da ospetsua, eta horregatik 1910ean Fisikako Nobel saria irabazi zuen. Van der Waals izan zen molekulen bolumena eta molekulen arteko indarrak kontuan hartzeko beharraz ohartu zen lehena (Van der Waalsen indarrak, ezagutzen diren bezala eta molekulan karga positibo eta negatiboen banaketan jatorria dutenak), gas eta likidoen presio, bolumen eta tenperaturaren arteko erlazioa ezarriz.

Disoziazio elektrolitikoari buruz, kapilaritatearen teoria termodinamikoari buruz eta fluidoen estatikari buruz ere ikertu zuen.



Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads